Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Aerofobia: Egin hegan, beldurrik gabe

Laguntzari esker gainditzeko modukoa den beldur mota hori nozitzen dute hiru bidaiaritatik bik

Hegazkina ohiko garraiobide gisa darabilen jende askoren iritziz, ekipaje txarra da beldurra. Hegan egiteko beldurraz Boeing enpresa aeronautikoak eginiko inkestak argi eta garbi erakutsi duenez, hiru bidaiaritatik bik hegan egiten dutenean trastornoak nozitzen dituzte eta bost lagunetik batek ahalegin guztiak egiten ditu hegazkinean ez sartzeko. Gidaliburu, ikastaro eta terapiak tresna baliagarriak dira hegazkinean sartzearekin pentsatze hutsak sorrarazten duen izua uxatzeko, fobia hori gainditu egin daiteke eta.

Izuak hegazkinean ibiltzea galarazten dien pertsonei ez ezik, -une horretako ikara kontrolatu eta disimulatzea lortzen badute ere- aireontzia abiatu, aireratu, lur hartu edo turbulentzi gune bat zeharkatzen ari denean gaizki sentitzen direnei ere mesedegarri gertatzen zaie laguntza.

Kausak

Bestelako izu eta fobiekin jazotzen den legez, hegan egiteko beldurra pertsonaren alderdi inkontzientean sortzen da eta fenomenoa esplikatzeko arrazoi objektiborik ez dago, gizakiak hegan egitea berezko ez duela dioen arrazoi logiko hori izan ezik. Errailen gainetik berrehun kilometro orduko ibiltzea ere ez du bat ere berezkorik baina honek ez dio pertsonari horrenbesterainoko izua sorrarazten. Hegazkinera gerturatze hutsarekin sufritzen dutenek, hegan egiteari dioten arbuioan telebistan edo zinean ikusitako egiazko edo fikziozko istripu eta ezbeharren oroitzapenak, hegazkinak talka egitea galarazten duen teknologia berria ez ezagutzea eta, areago, ontziaren kontrola norberak eduki ordez pilotuaren eskuetan egotearen ondoriozko ahuldadea tartekatzen zaizkiela aitortzen dute. Horrela sentitzeko aukera gehien dituzten pertsonak, logikaz, etengabe hara-hona dabiltzanak -istripua gertatzeko probabilitatea geroz eta hurbilagotik ikusten dutelako- eta inoiz hegaldi batean horrelako eskarmenturik nozitu dutenak dira. Hegan egiteko beldurra edonorengan ager daiteke, dena dela.

Ikastaroak: 14 ordu, 380 euro, simulagailua eta egiazko hegaldia

Berariazko auto-laguntzazko gidaliburuak edota profesionalek emaniko terapiak dira arazo hori gainditu nahi dutenen eskurako irtenbideak. Badira, izan, psikologo eta pilotuek ematen dituzten taldeentzako ikastaroak asteburuetan: 14 ordu inguru irauten dute (bi saiotan banatuak) eta 380 euro inguru kostatzen da matrikula. 

Zuzendaritzaz eta giza baliabideez arduratzen diren enpresak eta aire konpainiak dira horrelako ekimenetan bezero behinenak. Erlaxatzeko teknikez azalpen teoriko eta nozioak ikastea ez ezik, beldurraren kausez gogoeta indibiduala egitea ere terapia gisa aplikatzen dute ikastaro horiek. Prestakuntzari amaiera emateko, bizipena simulagailu batean antzezten da eta, ondoren, egiazko hegaldi bat egiten da, ikasitakoan arrakasta lortu dela frogatzeko.

Terapia psikologikoa funtsezkoa da ikastaro horietan, beldurra zein faktorek eragiten duten ezagutzea ezinbestekoa baita. Bertara doan bezeroak hegazkinaz eta hegaldiaren inguruko protokolo guztiez ezagutzen duena arrazionalizatzea da eskola teknikoen helburua. Beldurra sorrarazten duten sentsazioak ingurune seguru batean esperimentatzeko aukera ematen du simulagailuak eta, noski, izu irrazionala berriro ager ez dadin, erabiltzaileak klabeak barneratu dituen egiaztatzen laguntzen du.

Beldurrik gabe hegan egiteko arrazoiak

  • Fida zaitez tripulazioarekin. Pilotuak ongi baino hobeki prestaturiko profesionalak dira, forma fisiko eta psikiko hobezinean daudenak.
  • Gogoan izan datu objektiboek diotena: hegazkina garraiobide seguruena da. Mundu osoan 2003 urtean hegaldi zibiletan gertatu ziren 162 istripuetan 1.204 pertsona hil ziren. Urte hartan 4.084 lagunek galdu zuten bizia Espainiako errepideetan.
  • Garraiobide honek teknologia, prozedura eta materialik sofistikatuenak darabiltzanez, aire-espazioan akatsak izatea oso-oso zaila da.
  • Izan kontuan hegazkineko segurtasun eta salbamendurako baliabideak ugariak direla. Aire-istripuaren amaiera ez da beti katastrofea; batzuetan lurrartze bortxatua baino ez du eragiten, bidaiarentzat ondorio larririk izateke.
  • Bidaian zehar beldurrik nozitzen baduzu, eska iezaiozu laguntza hegazkineko pertsonalari, bidaiaria laguntzea baitu bere eginkizunetako bat.

Eroso joatea ere, mesedegarri

  • Presta ezazu ekipajea behar bezain aurretik, estres-espiralari eta uzkurdurari saihets egiteko.
  • Zoaz atseden hartuta hegazkinera.
  • Hartu karbohidratoak: oreak, arroza eta gauza gozoak hegaldia hasi baino hiru ordu lehenago, eta gozokiak bidaian (logura areagotu eta antsietatea baretzen dute hauek).
  • Ez begira hegazkineko leihotik. Baliteke okerrago sentitzea.
  • Saia zaitez konfiantzako norbaiten aldamenean joaten, era horretan beldurrak franko desagertzen direlako.
  • Ahal dela, hegazkinean ez hartu alkoholik, ezta jan ugaririk ere.
  • Hegaldian zoazela, har ezazu baso bat ur ordubeteko. Adrenalina uretan diluitzen da baina barru horretako airea lehorra da.
  • "Turista klaseko sindrome" ezaguna (hanketako tronbosia) iraupen luzeko bidaietan bakarrik ager daiteke eta, gainera, bera "sendatzea" oso erraza da: tarteka, zutitu eta ibil zaitez edo, bestela, 12 ordu eginikoan, hartu aspirina bat.
  • Turbulentziak egokitzen direnean, ipin ezazu burkoa, burusia edo arropa bat tolesturik sabelaren kontra eta hertsi ezazu segurtasun-uhala, erraiak lotu nahi bazenitu bezala: horrela, grabitazio eta anti-grabitaziozko mugimenduek eraginiko sentsazio ezatsegina arindu egingo zaizu. Gogoan izan turbulentziak ez direla inola ere arriskutsuak.
  • Denetan erosoena larrialdi-ilara da. Hobe duzu hegaletik aurrera esertzea: hor mugimenduak leunagoak dira eta hotsa ez da atzean bezain ozena.
  • Ezaba itzazu artega edo urduri egoteko motiboak:
    • Hegazkinean sartu aurretik zoaz komunera (batzuetan, uhalak askatzeko baimena eman arte ordu erdia ere igarotzen da).
    • Kendu kontaktu-lenteak edo balia itzazu malko artifizialak. Ez erabili makillajerik (laguntzailek makillajea basamortu-klimetan darabilte).
    • Entzun musika lasaia audio kaneletatik.
    • Saia zaitez distraitzen (hartu txiste liburuak, argazkidun aldizkariak, gurutze-hitzak, eskulanak, etc.).
    • Jantzi kotoizko arropa erosoa, takoirik gabeko oinetakoak, lokarridunak, gomazko zola dutenak, edo zapatilak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto