Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Egitura, betegarria ergonomia eta tamaina funtsezko elementuak dira etxean gehien erabiltzen den altzari hau hautatzean
Siesta gozoen, egonaldi alaien, ongi merezitako atsedenaldien eta maitasun-agerpen sutsuen lekuko eta euskarri, etxeko gune neuralgikoetako bat besaulkia da, inolako dudarik gabe. Egongelaren apainketan izan lezakeen garrantziz haratago, altzari honek senide guzti-guztien presentzia erakarri eta karga jasaten duenez, besaulkia ongi aukeratzea funtsezkoa da eta, erabakia hartzeko garaia iritsita, informazio on-ona eduki behar da. Haren egitura, betegarria, ergonomia, tamaina eta erosotasuna oso kontuan izan beharreko elementuak dira etxeko osagarri nagusietako batez behar bezala gozatzeko.
Merkatuak hamaika motatako besaulkiak eskaintzen ditu eta fabrikatzaileek, horren jakitun, arrazoi estetiko hutsak gidari bakarra izaki, "begitik sartzen zaigun" lehen altzaria ez erostea aholkatzen dute. Gehien gustatzen zaizkigun artean hautapena egin behar dugula diote; horien artetik, gorputzari hobekien egokitzen zaizkionak eta luze irauteko moduko egitura aukeratu ahal izango ditugu. Horrelako eserlekuak erosteko orduan erabatekoak diren ergonomia, erosotasun eta erresistentzia printzipioak aintzat izaki, azken hautapena egiteko lagungarri gerta daitezkeen jarraibide batzuk emango ditugu.
Batetik, etxebizitza txikia; bestetik, lagun asko edo kanpoan bizi diren senide ugari; horrelako egokieretan asmatuko dugu besaulki-ohea erosita. Honelako altzarietan ere aukera amaigabea da. Dena dela, egitura egur edo poliesterrezkoa izatea aholkatzen da, somierrak egurrezko lamak edo metalezko sarea izaki, bertan eseri edo etzatearen ondorioz, behintzat, bizkarreko minik ez nozitzeko. Etxebizitza bakoitzean dagoen espazioaren eta premien arabera aldatzen dira aukerak. Hona, horietako batzuk:
Besaulkia garbitzeko era, altzaria egin eta tapizatzean baliatu diren gaiek determinatuko dute. Garrantzi handikoa da, beraz, erosketa egiterakoan, bezeroak altzaria nolako materialez egina dagoen galdetzea. Badira, nolanahi ere, kasu denetan aplikatzeko moduko aholkuak, hala nola hautsa xurgagailuaren bidez kentzea, aldian behin kuxinak astintzea (desitxura ez daitezen) eta zorro edo azalak garbigailuan ikuztea. Larru, belus edo bestelako gai berezietan orbanik agertuko balitz, besaulkia garbitzeko hurrengo aholkuak betetzea mereziko luke:
Azken ohar gisa: fabrikatzaileek ez dute aholkatzen besaulkiak etengabe garbitzea; urtean bizpahirutan ikuztea aski da. Zaindu, berriz, egunero zaindu beharra dago, eguzki printzetatik eta hezetasunetik urrunduz.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa