Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Albistegien azterketa: Gertakarien gaineko berriek albistegietan zuten espazioa hirukoiztu dute

Kirolak eta politikak albistegien denboraren ia erdia hartzen dute. Kultura, ingurugiro, zientzia, osasun eta kontsumoari eskaintzen zaiona, aldiz, geroz eta urriagoa da

 Espainian, hamalau urtez gorako populazioaren ia %90ek telebista ikusi ohi du, %41ek egunkariak irakurtzen ditu eta %55ek irratia entzuten du, 2005 urtean eginiko Hedabideen Azterketa Orokorraren arabera. Hona beste datu esanguratsu bat: telebista-ikusleen %70ek albistegiak ikusten dituzte eskuarki baina horien erdiek ez dute beti kate berbera leialki sintonizatzen: oraintxe kate honetakoa ikusten du, oraintxe beste horretakoa, etc. Ondorioa izan daiteke, beraz, espainiar populazioaren gehiengoak Espainian eta mundu zabalean gertatzen denaren berri telebista bidez jasotzen duela. Horrek esan nahi du espainiar askoren informazioa -are iritzia bera ere-, hein handi batean, albistegietako edukiari hertsiki lotua dagoela. Badirudi bidezkoa dela, bizi garen gizartea ikertzen duen kontsumoari buruzko aldizkari batek telebista-kate nagusietako albistegiak nolakoak diren galdetzea.

CONSUMER EROSKI-k bost kate espainiar nazionaletan entzule gehien dituzten albiste-saioez gainera (TVE 1, TVE 2, Tele 5, Cuatro eta Antena 3), hainbat autonomiatakoak ere aztertu ditu: Katalunian (TV3), Madrilen (Tele Madrid), Galizian (TVG) , EAEn (ETB2) , Balearretan (IB3) , Gaztela-Mantxan (CMT) eta Valentzian (Canal 9) . Ikerlanean, 587 emisio-ordutan 684 albiste-saiotako 16.752 albisteren edukia bildu eta aztertu zen. Albistegietan nolako gaiak jorratzen ziren aztertu zen, funtsean, bestelako aldaki batzuk (hala nola albisteak lantzean hartzen den ikuspegia, lan egiteko era, emisioaren produkzio-mota, etc.) bazterrean utzirik.

"Teleberri" motako saioak: albistegi hutsak baino ikusgarriagoak ote?

Ondorioek, inor harritzen ez badute ere, hausnarketa sakona eginarazten digute: entzule gehien dauden orduetan gainerako telesaioek onartuak dituzten uztarpeetatik albiste-saioak askatzea komeniko al litzateke? Bestela esateko, albistegi horien arduradunak, egun gertatzen den bezala, fikzio-saioak, reality-show edo gainerako ihesbide-saioekin lehian, entzuleria handiena lortzeko borrokari adi-adi bizitzea ulertzeko modukoa al da? Galdera egitea bidezkoa ez ezik, beharrezkoa ere bada, errealitatea horixe baita, eta ez besterik: Espainiako telebista-kateetako albiste-saioek uko egin diote herritarren bizimoduarekin estuki lotutako gai gehienak -ingurugiroa, osasuna, zientzia, kontsumoa, are kultura bera ere (gai horiei guztiei eskainitako denbora albiste-saioek irauten dutenaren %15 da baino ez da)- jorratzeari, gertakari, istripu, ezbehar, kirol eta antzeko informazio ikusgarri eta erakargarriagoen mesedetan (hauek, noski, albistegien %40 hartzen dute). Eta, gainera, okerretik okerragora goaz: CONSUMER EROSKI-k 2002 urtean egin zuen honen antzeko txosten batean, kultura, kontsumo, ingurugiro, osasun eta zientziari eskainitako tarteek, guztira, albistegien %20 hartzen zuten eta gertakariek, berriz, %7 baino gutxiago; egun, aldiz, %18 hartzera iritsi dira.

Egun (albiste-saioak 2006ko urtarril eta otsailean grabatu dira) eta azterturiko hamahiru telebista-kateetako (bost nazional espainiar eta zortzi autonomiko) batez besteko datuez ari garela, kirol albisteei, gertakariei eta politikari dagozkien blokeek albistegi osoen ia %60 betetzen dute; ekonomiazkoek eta meteorologiari buruzkoek, berriz, %9na. Goian esan bezala, kulturari oraino ere garrantzi gutxi ematen zaio (albiste saioetako denboraren %9 gaur, %11 2002 urtean) baina osasunari (denbora osoaren %2,1), ingurugiroari (%2), kontsumo eta eguneroko bizitzari (%1,1) eta zientziari (%0,6 lotsagarria baino ez) eskaintzen zaienaren hutsaren hurrengo horien aldean, handiagoa da. Izaera sozial nabarmeneko albistegiez ari garela -haurren mundua, gizartetik baztertutakoak, elkartasuna, erlijioa, zaharrak, etc.-, berriz, denboraren %6 baizik ez zaiela ematen ikusiko dugu.

Albiste-saioen barnealdea ere publizitate-euskarri bihurtu da, behin betirako: kate gehienek albistegia eten egiten dute iragarkiei txanda emateko edo babesleei espaziorik uzteko. TVE 1 kanalean publizitateak albiste-saio osoaren %14 betetzen du, Tele 5-en %12 eta Antena 3-n, %11; halaz ere, beste kate nazional espainiar batzuetan (Cuatro eta TVE-ko La 2) edo autonomikoetan (Balear uharteetako IB3), iragarkiek denboraren %1 baizik ez dute hartzen.. ETB2 eta CTMA-ko albiste-saioetan albistegi osoaren %2 baizik ez du hartzen publizitateak. Informazio meteorologikoa ere albiste-saioaren partetzat hartu da azterketa honetan, zenbait kasutan berariazko saioa bada ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto