Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Talasoterapia: Kresala, osasunaren eta edertasunaren gozagarri

Talasoterapia etxeek bertako tratamenduetan itsasoko ura baliatu behar badute ere, sektore honetan legeriak agertzen dituen hutsuneak bide, instalazio batzuetan ez da betetzen baldintza hori

Itsasoko urak dituen eragin mesedegarriak orain milaka urte ere ezagunak ziren. Niloren Delta aldeko klimaren eta lohien ahalmenez egiptoar papiroetan idatziriko erreferentziak kausitu dira; bestetik, Hipokrates sendakuntzaren gurasoak berak ere itsasoak hainbat gaixotasun sendatzen zituela zioen eta, ohiko gaitzetatik osatzeko, ur gazitan murgildu eta bainatzea aholkatzen zuen. Haren irakaskuntza Erdi Aro luze, ilun eta zikinean galdu bazien ere, aurreko mendean hondartzak jendez bete ziren ostera.

Egun ez da zertan uda etorri arte itxaron itsas uraren propietateez gozatzeko: talasoterapia (grezieratik: thalasa = itsaso, therapia = tratamendu, sendakuntza) etxeek urte osoan eta estalpean eskaintzen dituzten tratamenduetan itsasoaren propietate terapeutiko tradizionalak eta teknologia modernoenen aplikazioak (tenperatura, karga ionikoa, presioa, uretako mineralen presentzia, etc.) konbinatzen dituzte. Horrelako osaketetan ura sakonera handietatik ekarri (purutasuna bermatzeko) eta iturri termal gisa baliatzen da, 10ºC-tik 40ºC arteko tenperaturetan, kasuan kasuko tratamenduak agindutakoari egokituz. Tratamendu asko presio, burbuila edo ultrasoinuekin osatzen dira. 

Azterketa Sektorial eta Estrategiko (DBK) enpresaren txosten baten arabera, 2002 urtearen kondarrean Espainian zeuden 22 talasoterapia etxeek 8.979 hotel plaza zituzten; 24 osasun eta edertasun zentroek, berriz, 6.892 plaza, guztira. Horrelako establezimenduen ugaltze masiboa joan den mendeko azken hamarkadan gertatu zen: artean, zentro horietara bezeroen %80 gaitz kronikoak sendatzeko helburu terapeutiko bakarrarekin zihoan. Gaur egun, ordea, osasun turismoa aukeratzen dute gehientsuek estresari aurre egiteko, bizitasuna berreskuratzeko, itxura fisikoa hobetzeko eta balizko gaixotasunei aurre hartzeko xedez. Erabiltzaile etorri berri horien profila ere aldatu egin da azken hamarkada honetan eta, zahar eta gazte, adin guztietako jendea biltzen da talasoterapia etxeetara.

Itsas terapien erabilera arautuko duen Espainiako edo Europako legerik ezean, Itsasoa eta Osasuna Nazioarteko Federazioak talasoterapia honela definitu du: "Sendagilearen zaintzapean eta osatzeko edo prebenitzeko helburua hartuta, itsas ingurunearen onurak -itsasaldeko klima, itsasoko ura, itsas basa edo lohiak, algak eta itsas hondotik ekarritako beste hainbat substantzia- aldi berean baliatzea da." Kontuan har dezagun, halaz ere, talasoterapia tratamenduen onurak bertan astebetea-edo eman ondoren baizik ez direla nabaritzen hasten eta onura horiek, gainera, ez direla zentroak eskaintzen dituen tratamendu hidroterapeutiko hutsen ondorio; aitzitik, ordea, horrelako etxeetara goazenean egiten dugun bestelako bizimoduak -azturez aldatzea, zuzen elikatzea, aterpe zabalean bizitzea, ariketa fisikoa egitea eta eguneroko kezketatik askatzea... dena batera- eragiten du erantzun mesedegarria.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto