Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bananazko eta txokolatezko barratxo energetikoak: zortzi lagin aztertu dira: Kaloriak eta nutrienteak, kirolean eginiko esfortzutik suspertzeko

Irregulartasunik ere baden arren, denek betetzen dute beren lana. Deigarria: lagin merkeena da dastatzaileen gustukoena

Laburbilduz

  • Kirolariek hartzeko zortzi barratxo energetiko aztertu dira: horietako lau txokolatezkoak eta beste lau bananazkoak. Kirol ariketa egin bitartean eta ondoren suspertzen eta bertan eginiko gastua konpentsatzen laguntzen dute barratxook.
  • Laginen osagaiak lagin batetik bestera biziki aldatzen direnez, zerrenda irakurtzea komeni da. Karbohidratoen presentzia produktuaren %60 eta %77 artean dabil; gantza, %3tik %24ra arte; proteina, %4tik %15era doa.
  • Ekarpen energetiko handikoak dira: 370 - 490 kaloria ehun gramoko.
  • Enervit markako bi laginetan, daukaten bitamina edukia etiketan adierazitakoa baino dezente urriagoa da.
  • Energy Cake laginak dira bitamina eta mineral erantsirik ez duten bakarrak.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Aptonia txokolatezkoak agertzen du: denetan merkeena eta kontsumitzaileen gustukoena da.

KONPARAKETAKO TAULA

Marka Aptonia Enegy Cake Power Bar Power Bar
Zaporea Txokolate Txokolate Txokolate Txokolate
Prezioa (euro kiloko) 12,50 28,13 37,86 30,77
Formatua (gramo) 40g 80g (3 u.) 35g 65g
Etiketad1 Zuzen Ez dago Ez dago Zuzen
Hezetasuna (%) 5,2 9,6 8,7 9
Karbohidratoak (%) 59,3 59,9 63 69,7
Gantz-azidoak, guztira (%) 23,5 22 16,7 3,4
Aseak (%) 44,8 50 46,5 44,9
Asegabeak (%) 55,2 50 53,5 55,1
Proteinak (%) 9,9 6,9 9,5 14,7
Balio kalorikoa (Kcal 100 gramoko) 488 465 440 368
Bitaminak 2
-C bitamina (mg/100 g) - - 20,4 63,8
-Tiamina (B1 vit.) (mg/100 g) 0,7 - 1,5 0,4
-Riboflabina (vit. B2) (mg/100 g) 1 - - 2,1
-Niazina (B3 vit.) (mg/100 g) - - 16,9 26
-Az. pantotenikoa (B5 bit.) (mg/100 g) - - - 7,5
-Piridoxina (B6 vit.) (mg/100 g) 0.9 - 2,3 2,6
-Az. folikoa (B9 bit.) (µg/100 g) - - - 267
-B12 bitamina (µg/100 g) - - - 1,5
-Biotina ( µg/100g) - - - 162
-E bitamina (mg/100 g) - - 10 12
OGM 3 Ez dago Ez dago Ez dago Ez dago
Egoera mikrobiologikoa4 Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 a 9) 7,2 5,7 6,2 3,5

Marka Isostar Energy Power Bar Enervit
Zaporea Txokolate Txokolate Txokolate Txokolate
Prezioa (euro kiloko) 25,96 28,13 30,77 32,50
Formatua (gramo) 40g(3 u.) 80g (3 u.) 65g 40g
Etiketad1 Zuzen Ez dago Zuzen Ez dago
Hezetasuna (%) 8,6 10,8 8,8 8,7
Karbohidratoak (%) 77,1 64,8 70,2 75,5
Gantz-azidoak, guztira (%) 9,1 17,9 3,8 9,9
Aseak (%) 80 58,7 23,1 62,5
Asegabeak (%) 20 41,3 76,9 37,5
Proteinak (%) 3,9 5 14,3 4,6
Balio kalorikoa (Kcal 100 gramoko) 406 440 372 410
Bitaminak 2
-C bitamina (mg/100 g) 40,7 - 81,7 60,5
-Tiamina (B1 vit.) (mg/100 g) 1 - 0,9 1,7
-Riboflabina (B2 vit.) (mg/100 g) 0,9 - 2,2 -
-Niazina (B3 vit.) (mg/100 g) 10,4 - 24,3 10,5
-Az. pantotenikoa (B5 bit) (mg/100 g) - - 7,7 -
-Piridoxina (vit. B6) (mg/100 g) 1,7 - 3 1,9
-Az. folikoa (B9 bit.) (µg/100 g) - - 248 -
-B12 bitamina (µg/100 g) - - 1,5 -
-Biotina ( µg/100g) - - 166 -
-E bitamina (mg/100 g) 6,8 - 19 11,1
OGM 3 Ez dago Ez dago Ez dago Ez dago
Egoera mikrobiologikoa4 Zuzen Zuzen Zuzen Ez dago
Dastatze proba (1 a 9) 6,1 5,7 4 6

(1) Etiketa: Energy Cake markako bi laginek etiketari dagokion araudia urratu egiten dute, eman beharreko informazio osoa ikuspen-alor berean ez adieraztearren. Enervit markako bietan, "ez dago zuzen" kalifikazioaren zergatia edukiari dagokio: bitaminen egiazko edukia etiketan adierazitakoa baino txikiagoa da.

(2) Bitaminak: barratxo hauen etiketan adierazitako kopuruaren azpitik dauden egiazko balioak letra beltxean agertzen dira.

(3) OGM: genetikoki eraldaturiko organismoak.

(4) Egoera mikrobiologikoa: Enervit bananazkoak arautegi higieniko-sanitarioa urratu egiten du, lizunei ezarritako gehieneko muga gainditu duelako; dena den, irregulartasun horrek ez du populazio osoarentzat, oro har, arriskurik eragiten.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto