Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Hegazkinean zihoala, bidaiariak nozituriko kalteengatiko indemnizazioa eskatu

 Hegazkina turbulentzia zonan sartzean bidaiariak kolpe eta lesioak nozitu zituenez, aire-konpainiaren eta aseguru-konpainiaren aurkako auzia jarri zuen; izan ere, eguraldi kaskarra gorabehera, hegaldia egiteko baimena eman zuenez, diligentzi falta gertatu zelakoan zegoen bezeroa. Epaitegi Gorenak 2005eko irailaren 22an emaniko epaian, Aire Nabigazioaren Legeak kalteak nozitzen dituzten bidaiariak indemnizatzeko beharra xedatua duela adierazi zuen. Bidezkoa da horrela jokatzea era guztietako kasuetan, are halabeharrezko istripuetan eta, areago, garraiolariak, operatzaileak edo enplegatuek behar bezainbesteko diligentziaz jardun dutela frogatu denean ere. Indemnizazio horien munta, ordea, Legeak mugatua du. Lege-mugez gainetiko indemnizazioak emateko beharrezkoa da garraiolariak dolu, erru edo axolagabekeriarik agertzea, baina horrelakorik ez zen atzeman kasu honetan. Bidaiariak, gainera, ez zeraman jarrita segurtasun-uhala, horrela egin zezan adierazi zitzaion arren. Horrek guztiak erakusten du hegaldiaren ondoriozko arriskuetatik bidaiaria babesteko obligazioa erabat bete zutela arduradunek. Horrenbestez, kaltea egitearren, erabiltzaileari indemnizazioa ordain ziezaion kondenatu zuen Epaitegiak konpainia; hori bai, legeak xedatutako mugetan eta ez hortik gora, bidaiariak eskatzen zuen bezala.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto