Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kirurgia estetikoko ebakuntza egitean, sendagileak pazienteari arrisku guztiak jakinarazi ez

 Emakume bati laser bidezko tratamendu larruazal-erretzailea aplikatu zitzaion, aurpegiko orbain txiki batzuk ezabatzeko. Prozedurak behe-ezpainean eta kokotsean beste hainbat orbain ez ezik, angustiazko trastornoa ere eragin zion. Sendagilearen aurkako demanda aurreneko eta bigarren instantzietan ez zen aintzat jo baina Epaitegi Gorenak, 2005eko urriaren 21ean, auzi-jartzailearen aldeko epaia eman eta, adierazi zuenez, kirurgia estetikoan informatzeko obligazioaren eginkizuna erabiltzailearen baimen emate baliozkoa eskuratzea da. Informazioak objektiboa, egiazkoa, osoa eta ulergarria izan behar du, emaitza-probabilitateen pronostikoa sartzen da bertan eta, bide beretik, gerta daitekeen zeinahi ondorio edo arriskuren -behin-behineko zein behin betikoa, ohiko zein aparta- berri ohartarazi behar zaio pazienteari. Ebakuntza unean medikuntzak ezezagunak dituen arriskuak bakar-bakarrik daude hortik salbuetsita. Sendagileak, eskarmentu profesionalagatik, arriskua kontu jakina zuenez eta arrisku hura, oso litekeena ez baina, nolabait, aurreikusteko modukoa zenez, informazioa eman beharko zion pazienteari. Horrela ez jokatzean, bere betebeharrekoak urratu zituen. Horrenbestez, pazientea 60.101 euroz indemniza zezan kondenatu zuen Epaitegiak, epaiketa-kostuak ezartzeke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto