Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Janzki akastuna itzuli eta, dendak ez du dirua bueltatu nahi

 Kontsumitzaileak 240 euroko jaka erosi zuen eta handik egun batzuetara janzkia itzuli egin zuen establezimenduan, hainbat akats zeuzkalako; dendariak erosketa-txartela eman zion eta beste arropa bat erosi zuen, baina bigarren horrek ere akatsak zituen. Azkenean epaiketara jo zuen, dirua berreskuratzeko xedez. Zaragozako Lurralde Entzutegiak, 2005eko irailaren 13an emaniko epaian, eskatzaileari eman zion arrazoia: jaka akastuna zela egiaztaturik, Bermeen Legea aplika zekiokeela argudiatuz, lege-testu horrek ondasuna konpondu, akastun horren ordez beste bat eman edo, besterik ez bada, prezioan beherapena egin dakion edo, atzenik, kontratua baliogabe uzteko eskubidea kontsumitzaileak daukala dio. Erosleari jaka konpontzerik edo ordezkatzerik eskaini ez zitzaionez eta prezioa jaisteko aukera kasu honetan aplikagarri ez zenez, kontratua baliogabe uztea izan zen irtenbide bakarra. Beraz, erosketa-txartelik gabe, dirua itzuli behar izan zion establezimenduak kontsumitzaileari. Honek txartela onartu bazuen ere, horrela jokatu zuen bere eskubideak zein ziren ez zekielako; horrek ez du esan nahi, Epaitegiaren iritziz, erostunak bere dirua jasotzeari uko egiten diola, legez eskubide hori ezin utzizkoa baita. Horrenbestez, kontsumitzaileari 240 euroak itzultzera kondenatu zuen establezimendua Epaitegiak, bezeroak txartela bueltatu ondoren.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto