Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Erositako ontzi-garbigailua onartu ez, aurreikusiriko tartean ez sartzearren

Ontzi-garbigailua erosi eta kreditu-txartel baten bidez ordaindu genuen. Dendariak, handik egun batzuetara instalatuko zutela hitz eman zigun. Etorri aurretik eskaria baliogabetu egin genuen, etxetresna ez baitzen sartzen guk instalatu nahi genuen tokian. Dirua itzultzeari uko egin eta, horren ordez, 569 euroko erosketa-txartela eskaini digute, beren establezimenduan nahi duguna eros dezagun, "legeak horrela xedatua duelako". Egia ote da hori?

 Kontsumitzaileak ez du ordaindutakoa itzul dakion exijitzeko eskubiderik, dendak horixe erabaki ez baldin badu edo jendeari publizitate-bidez iragarri edo erosketa-txartelean horrelaxe adierazi ez badu. Horrek esan nahi du establezimendua, dirua itzultzeari uko eginez, Legeak eta erosketa-kontratuak aitortuak dizkioten irizpideen arabera jokatzen ari da. Legeak, era berean, ez du establezimendu horretan bestelako gauzak erosteko txartelik emateko obligaziorik sortzen. Txartelak entregatzea "salmentak sustatzeko teknika" izenekoetako bat da eta, hortaz, borondate hutsez dihardu horrelakoetan, jokamolde hori produktuak itzuli nahi dituzten bezeroei erantzuna emateko pizgarri hedatu samarra bada ere.

Horixe da erosketa kontratuen arau orokorra, baina horretan ere bada salbuespenik. Horietako batzuk, bezeroa erabat ase ez geratzekotan, establezimendu batzuek iragartzen dituzten eskaintzak edo bermeak dira (dirua itzultzea, txartela ematea, etc.). Beste salbuespen bat, kontratua baliogabetzat emateko egiazko kausa justifikatua argudiatzea da. Horrelako kausak Ondasun Higigarrien Bermeen Legean arautuak daude. Esate baterako, kontsumitzaileak kontratua baliogabetzat jo ahal izango du baldin eta erositako produktua kontratuarekin bat ez datorrenean; horixe gertatzen da, adibidez, artikulu horren prestazioak edo ezaugarriak kontratuak eskaini diren berberak ez direnean edo produktu horrek eragozpen larririk gabe nekez konpon litekeen akatsik agertzen duenean. Gure kasuan, horietako kausa bakar batek ere ez du justifikatzen kontratua baliogabetzat ematea, ontzi-garbigailuaren neurriak informazioan eta publizitatean agertzen ziren haiexek direlako; beraz, produktua eskaintzaren eta hitzezko edo idatzizko erosketa-kontratuaren araberakoa da, bete-betean. Kontratua ezin da baliogabetzat jo produktua akastun delako (interesatuak ez du aparatua jaso, ezta probatu ere) eta garbigailuaren neurriak sukaldeko tarteari ez egokitzea ezin lepora dakioke saltzaileari. Gure iradokizuna: interesatuak txartela onartu eta baliagarritasun-eperik edo bestelako murrizketarik ezar ez dakion eskatzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto