Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxebizitza ez saltzekotan, erosteko konpromisoa hartu higiezinen agentziak

Etxebizitza, salerosketako kontratu bitartez, erosteko konpromisoa hartu didan higiezinen agentzia bati saltzekotan nabil. Kontratu horren indarraldia bederatzi hilabetekoa da eta ordurako pisua salduko da, segurtatu didatenez. Kontratua sinatzean ordainketa eta seinalea emango didate; gainerakoa, pisua saltzen denean edo kontratua amaitzean. Gauzak horrela gertatzekotan, etxebizitza agentziak erosi beharko luke eta eskriturak bere izenean egin. Saltzeko epea amaitutakoan, etxebizitza erosi nahi ez balit zer egin beharko nuke nik? Agentzia salatuko banu, zenbat denbora kostatuko litzaidake arazoa konpontzea? Kasu horretan, agentziak ordaindutakoa galdutzat eman beharko luke? Ohikoak ote dira honelako eragiketak?

 Higiezinen agentziekin salerosketako kontratuak sinatzean oso tentuz ibili beharra dago. Nolako konpromisoak hartu diren kontratuan agerrarazi behar da, hirugarrengo bati eta agentziari saltzeko prezioa berbera izango dela ziurtatuz. Etxebizitza agentziak hirugarrengo bati errazago saltzeko edo, azkenean berak egokiago erosteko xedez, prezioa jaisteko aukera galarazi beharko litzaioke (horixe komeniko litzateke, bederen). Agentziak seinale kontzeptutzat ematen den diru kopuruak berme izaera du, Espainiako Kode Zibileko 1.454 artikuluaren arabera. Bestela esateko, etxebizitza saltzen ez bada eta agentziak erosten ez badu, kontratua amaitutzat emango da eta agentziak entregatu dituen kopuruak galdu egingo ditu. Praktikan, kontratu hori agentziaren aldeko esklusibaren pareko da. Konpromisoak irauten duen bitartean interesatuak ezingo dio pisua saldu beste inori, ezta beste agentzia baten bidez ere, eskaintza onak jasoagatik.

Agentzia batzuek antzeko konpromisoak hartzen dituzten arren, hori ez da oso ohiko kontua. Areago, horrela jokatzen dutenean, ohiko komisioak baino handiagoak eskatzeaz gainera, oso-oso kontratu konplexuak proposatzen dituzte (kontsumitzaile ertainak nekez uler litzakeen modukoak). Funtsezkoa: deus sinatu aurretik, agentziak aurkeztu duen kontratua arreta osoz irakurri eta xehekapen osoko informazioa eskatzeaz gainera, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulego batera joatea edo konfiantzako abokatu bati iritzia eskatzea. Horrela ere zalantzarik izatekotan edo kontratuan abusuzko klausularik agertuko balitz, ez ezazu ezer izenpetu; zoaz beste agentzia batzuetara, komisio baten truk balizko erostunekiko ohiko artekaritza eskaintzen dizuten horietara.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto