Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Adin handiko pertsonen mendekotasuna prebenitzen du aktibo bizitzeak
Kirola praktikatzeko abantailak ez dira inola ere urritzen 65 urteetatik aurrerako bidean: ariketak adin handikoen bizi kalitatea hobetu, motor alorreko gabezien agerpena geroratzen lagundu eta gaitasun funtzionala indartu egiten duela frogatua dago. Kirola, maiz, etxetik kanpo eta taldeka egiten denez, onura fisikoei psikologikoak erantsi behar zaizkie: nork bere burua kalera irtetera behartu behar duenez, lagunak egin eta ezagunekin harremanetan sartzea erraz-erraza da. Hasiera eman aurretik, dena den, gure aukerak ezagutzeko, hobe sendagilearekin kontsulta egin, prestatzaile fisikoaren eskuetan jarri eta guk geuk oinak lurrean ipintzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa