Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Internet bitarteko telefono deiak: Telefono deiak email prezioan

Interneten bidez deitzeko programa informatiko bat baliatzeari esker telefono-faktura dezente merka daiteke, distantzia luzeko deiei dagokienean, bereziki

Sarea sortu zen unetik bertatik eta email bat bidaltzea kostatzen zaigun prezioan (konexioaren kostua bera, alegia), munduko beste muturreko jendearekin mintzatzea dugu ametsezko helburua denok. Zerk eragotzi ote du Interneten barrena ahotsa idatzizko hitza bezain merke ibiltzea? IP edo VOIP-en gaineko ahotsen bitartez, duela hainbat urtez geroztik, beste inorekin Internet bidez ordenagailutik ordenagailura hitz egin daitekeen arren, banda zabaleko konexioen generalizazioari eta honelako komunikazioak gauzatzea errazten duten programen hobekuntzari esker, sistema eroso, eraginkor eta fluido gertatzen ari da aspaldi honetan.

Nola funtzionatzen du?

Prozesuaren funtsa ordenagailu batetik bestera Internetek datuak (testu, ahots edo irudizkoak) garraiatzeko daukan gaitasuna da. Sareak igorlearen datuak -gure kasuan, ahotsa- hartu eta jasotzailearengana garraiatzeko sortetan metatuko ditu. Telefonozko komunikazio tradizionalean ez bezala, kasu honetan garraiatzen dena ez "ahots hari" jarraitua: delako material hori zatitan orain desmuntatu eta helmugara iritsitakoan ostera muntatuko dira. Idatzizko albiste bat denean, gaia pusketan zatitu eta ostera muntatzeko prozesuak segundo bat irauteak ez du inolako garrantzirik, baina ahotsezko datuen transmisioa larriki baldintzatzen du.

Hasieran, ordenagailu bidez dei egitea teknologia aurreratu-aurreratua baliatzen zuten erabiltzaileen eskura bakarrik zegoen prozesu korapilatsua zen (eraginkortasun apurrekoa, gainera), Sarea ez baitzegoen prestatua benetako denboran datuak transmititzeko. Horregatik, ahotsa segundo batzuetako desfasearekin iristeak solasaldia aspergarri bihurtzen zuen. Geroztik, soinua biltzeko teknologia hobetzeari eta banda zabalaren (ADSL eta haria, batik bat) bidezko konexioa jeneralizatzeari esker, egun mundu zabaleko zeinahi tokitan den erabiltzailearekin hitz egin dezakegu arazo berezirik gabe. 

Horretarako behar dena

Kontsumitzaileak Interneten bidez hitz egin ahal izango badu, gutxien-gutxienez soinu-txartelaz hornituriko ordenagailua eduki behar du (gehientsuenek hala daukate); beharrezkoak dira, era berean, mikrofono independentea (sei euro baino merkeago ere eros daiteke), bozgorailu edo kaskoak eta banda zabaleko konexioa Sarearekin. Barne-bozgorailuek oso soinu eskasa ematen dutenez, alderdi hori dezente hobetzeko kanpo-bozgorailuak eskuratzea komeni izaten da (20 eurotik hasita daude salgai). Solasaldian intimitatea erdietsi nahi badugu, mikrofonoz hornituriko aurikularrak ditugu merkatuan, horien prezioek sekulako gorabeherak agertzen dituztelarik: bi eurotik hasita, berrehunetik gorakoak ere salgai ditugu. Ulerpen-algoritmoetan lorturiko hobekuntzek Internet bidezko deiak egiteko aukerak ugaldu dizkiete konexio mantsoagoak (modem bidezkoak) baliatzen dituzten erabiltzaileei ere, baina azken produktuak (solasaldiak) gabezia horiek nozitzen ditu.

Aldekoak

Sistema honek eskaintzen duen abantaila nagusia, konexioa ordenagailu batetik bestera egiten bada, kosturik ez izatea da, dudarik gabe. Bost axola mintzakidea urruti izateak edo hitz-aspertuaren iraupenak, dei-kostu bakarra Interneterako konexioa izango baita. Sistema hau messenger baten paretsukoa da: leihatila txiki batek konektaturik dauden kontaktuak erakusten ditu. Konektatuak daudela agertzen denean, erabiltzaileak aski du bere izenaren gainean bi klik egitea. Horrenbestez, Sarerako konexioa duten lagun eta senitartekoen zerrenda egin eta VoiP-en bidez deitzeko programa instala dezaten konbentzitzea komeni da.

Programa berriek, ordea, ordenagailutik telefono konbentzional finko eta mugikorretara deitzeko aukera ere ematen dute (horrelakoetan konexioak kosturik baduen arren). Atzerrian dagoen norbaiti deitzeko ohitura baldin baduzu, izan gogoan horretarako ordenagailua erabiltzeak telefono faktura dezente merka dezakeela. Hainbat programak (Skype, adibidez) ordenagailutik atzerriko telefono konbentzional gehientsuenekin konektatzeko aukera ematen dute, minutuko 0,017 euro ordainduz. Dei hori bera Telefónica konpainiarekin egiten bada (15 euro inguruan dabilen hileko kuota ordaintzeaz gainera) deia ezartzea 0,119 euro kostatzen da eta minutuko tarifa, berriz, 0,12 eurotik (Alemaniara deituz gero) 0,55 eurora (Txinarekin ari bagara) doa. Espainiar estatuaren barruan abantailak ez dira horren nabarmenak: Skype-ren bidez telefono finko batera deitzea ere 0,017 euro kostatzen da, minutuko eta mugikorretarako deien prezioa izugarri igotzen denez, ez du merezi horrela jardutea.

Aurkakoak

Kontrako bi alderdik iluntzen dute panorama. Lehena: banda zabaleko konexioa ez baldin badugu, ezin dezakegu hitz egin IP-ren gaineko Voz-ne bidez. Eta hasieran egin beharreko gastua handiegia denez, Interneten bidez deitzeak dakarren abantaila ekonomikoa nekez konpentsatuko digu. Bestetik, Voz IP-en bidezko konexioa egin ahal izateko, bai dei egitea baita ahotsa jasotzea ahalbidetuko duen programa jakin bat instalatu beharra dago. Horrek esan nahi du, ordenagailutik ordenagailura hitz egin nahi izanez gero, jasotzaileak eta igorleak aldi berean konektatuak egon behar dute, programa berbera erabiliz.

Programa eta konexio motak

Internet bidez ahotsezko konexioak gestionatzen dituzten programei softphone deritze, orokorki, eta horien eginkizuna, bi ordenagailuk elkarrekin komunikatu ahal izateko moduko protokolo informatikoa ezartzea da. Interneten bidez hitz egiteko programarik erabiliena (230 milioi erabiltzaile baino gehiago) eta sistema hau herritartu zuen aurrena Skype da. Instalazio erraz eta soilekoa izaki, arras diseinu ulergarria duenez, erabiltzaileak hasiera-hasieratik badaki zer egin behar duen beste inorekin komunikatzeko. Aldibereko mezularitza-programa zenbaitek ere (Microsoft Messenger, Google Talk, Yahoo! Messenger, etc.) Interneten bidez mintzatzeko aukera eskaintzen dute, prozesu soil baten bitartez. Nolanahi ere, Skype-k ez bezala, aipatu programa horiek ez dute ematen telefono konbentzionalekin hitz egiteko aukera.

VoIP ordenagailuen arteko konexioetan ez ezik, bestelako aplikazioak ere baditu. Mintzategi zenbaitetan VoiP sistema baliatzen denez, telefono konbentzionaletik baino dezente gutxiago ordainduz atzerrira deitzeko aukera du jende askok.

Internet bidez mintzatzeko aukera programa askok ematen duten arren, oraino ezinezkoa da batzuek eta besteen arteko dei gurutzatuak ezartzea; beraz, nori deitu nahi zaion kontuan izaki, programa bat edo beste bat baliatu beharko da. Azken emaitza argi dago: beste hainbat erabiltzaileren deiak jaso ahal izateko erabiltzaileak programa bat baino gehiago eduki behar dituela pizturik. Horrek gizakiaren erosotasuna eta ordenagailuaren abiadura murrizten du, ordea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto