Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eguneko otorduak: Hiru otordutik batek ez du kalitate dietetikoaren proba gainditu

Emaniko zerbitzua egokia da baina arautegiko alderdi asko urratzen dira

  Espainian egundo ere ohikoena (hamar familiatik seitan hala gertatzen da) etxean eguerdian gurasoek eta seme-alabak elkarrekin bazkaltzea bada ere, joera horrez beste alderakoa da: geroz eta maizago bazkaltzen du jendeak etxetik kanpo. Eroski Fundazioaren 2004 urteko Kontsumo Barometroak adierazten zuenez familien %20tan aitak etxetik kanpo bazkaldu ohi du astegunetan, familien %7tan ama da kanpoan bazkaltzen duena eta %16tan, berriz, seme-alaba bat edo gehiago. Egunero-egunero enpresa zein eskolako jantoki eta ostatuek etxera joatea ezinezkoa duten milioika hiritarri ematen diote jaten.

CONSUMER EROSKI-k, Espainiako jatetxeek ematen duten zerbitzuaren kalitatea eta, batik bat, tokian tokiko eguneko otordua (hauxe baita etxetik kanpo bazkaltzen duten pertsona gehienek hautatzen duten aukera) osatzen duten jangaiak aztertzeko xedez, bertako teknikariak 18 hiritako erdigunean kokatuak dauden 318 jatetxetara igorri zituen: A Coruña, Alacant, Almeria, Bartzelona, Bilbo, Kordoba, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Donostia, Sevilla, Valencia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragozan hain zuzen.

Aldizkari honetako teknikariek 318 jatetxe horietako bakoitzean mahaia eskatu zuten eta eguneko otorduek ematen dituzten aukeretatik bat hautatu, zerbitzatu zitzaizkien janariak hartu, ordaindu eta, azkenean erreklamazio orriak eskatu zituzten, (establezimenduek nahi duenaren esku ba ote zituzten jakiteko bakar-bakarrik). Balizko bezero horiek emaniko informazioa eskuetan, nutrizio alorreko adituek eguneko otordu bakoitzaren osaketa (sarrerak, halakorik bazen, lehen eta bigarren jakiak, hornikuntza eta guzti, eta postreak) baloratu zuten, horien aniztasuna eta meritu dietetikoa aintzat hartuta. Bestetik, establezimendu bakoitzeko zerbitzuaren kalitatea balioztatu zen, toki bakoitzean aspektu jakin batzuen (otorduaren aniztasuna, mahaiaren aurkezpena, zerbitzatzeko azkartasuna, jantokiko giroa eta zerbitzua eta komunen egoera, alegia) 70 alderdi behatuz.

Ondorio behinen eta bikoitza

Eguneko otorduen %30ek kalitate dietetikoaren proba gainditu gabe utzi dute eta ostalaritza zerbitzuaren kalitatea asetzeko modukoa da, indarreko arautegiko hainbat alderdi urratzen direla hauteman den arren. Esate baterako, nahi duenak ez du erreklamazio orririk eskura, hori derrigorrezkoa den arren (jatetxeen ia %10ek ez dute horrelakorik) eta eguneko otorduen prezioek agerian egon behar badute ere, jatetxeen %14tan ez zeuden agerian.

Eguneko otorduen prezioetan alde biziak daude, jatetxe batetik bestera: 5 eta 17 euro dira goi eta beheko mugak, batez bestekoaren prezioa 8,9 euro izaki, hots, 2001 urtean (CONSUMER EROSKI-k orduan antzeko txostena egin zuen eta azterketa gainditu ez zuten jatetxeen portzentajea %43 izan zen) baino %15 garestiago.

Proba dietetikoa gainditzeke utzi zuten otorduek hutsegite nagusia zuten: barazkiak edo entsalada, lekaleak eta arraina hautatzeko aukerarik ematen ez zutelako, nahiz eta dieta orekatu eta osasuntsuaren printzipioen araberako otorduan horrelako osagaiak arras egokiak diren. Otorduak zigortu zituen beste irizpide bat, janariaren hasierako jakiak oso proteiko eta kalorikoak izatea izan zen; jakien hornikuntzetan aukerarik ez izatea eta postretan frutarik ez izatea ere jatetxea zigortzeko arrazoiak izan ziren.

Hiri batetik bestera, emaitzak arrunt aldatzen dira: hiriz hiri, kalifikazio hoberenak Donostia eta Gasteizko eguneko otorduek eraman zituzten (azterturiko guztien %7k bakarrik utzi dute gainditzeko), Granada eta Madril (%14) eta Bilbo (%16) ondotik zetozela. Denetan kaskarrenak Almería ("nahikora" iritsi ez direnak denen %64 dira), Valencia eta A Coruña (eskasak, %50 inguru); Alacant eta Kordoba, datoz hurrenak, kalitate dietetikoa betetzen ez dutelako hiri horietako eguneko otorduen %44k.

Zerbitzuaren kalitateaz eta bezeroarentzako artapenaz, azterturiko jatetxeen batez bestekoa onartzeko modukoa bada ere, jakien aukera, hots, lehen eta bigarren platera, edaria eta postrea hautatzeko aukeren aniztasuna aise hobetzeko modukoa da. Nolanahi ere, ez da inola ere ahantzi behar indarrean dauden araudiak hitzez hitz betetzekoak direla, urraketak txikiak izanagatik nabarmenak direla: erreklamazio orriek eskatzen dituenaren esku egon behar dutela eta eguneko otorduen prezioa eta osaketa (bera osatzen duten jakiak) agerian erakutsi behar direla (azterturiko jatetxeen %17k ez dute betetzen arau hau).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto