Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Heriotza-aseguruak: Une latzenetako makulu ekonomikoa

Bi espainiarretik bat, heriotza-poliza baten onuradun

Espainiako aseguru merkatuaren bereizgarrietako bat, heriotza-polizaren kontratazio masiboa da, Europako beste zeinahi herrialdetakoa baino ere ugariago. Sektoreko patronalak (UNESPA) emaniko datuak erabatekoak dira: Espainian 2004 urtean zazpi milioi heriotza-aseguru baino gehiago ziren baina poliza horrek, eskuarki, senide bat baino gehiago estaltzen duenez, Espainiako heriotza-polizen onuradunen kopurua 26 milioi lagun inguru dabil. Hileta eta ehorzte gastuei aurre egiteko kontratatzen direlarik, horrelako aseguruek geroz eta bezero ugariagoak dituzte: 2004an, adibidez, aseguru horien kontratazio munta %9 igo zen, aurreko urtearen aldean. Gehikuntza hori, patronalaren iritziz, emigrazioaren igoeraren ondorio da: poliza-kontratuan gorpua aberriratzeko gastuak sartzen direlako egiten omen dute pertsona horiek asegurua, kasu gehien-gehienetan, kostu handi horri senideek ezin bailiezaiokete buru egin.

 Hileta gastuen prezio handiak (sektoreko enpresa zenbaitek CONSUMER EROSKI-ri jakinarazi diotenez, 2.000 eurotik gora ere joan daitekeena) eta senidea zendu ondoren egin beharreko tramiteek eraginiko molestiak dira heriotza-poliza kontratatzeko arrazoi nagusiak. Kontua da aseguruaren estaldurak hainbat gasturi aurre egiteko balio izatea: hiletak, ehorzketa, loreak, leku-aldaketak, eskelak eta, areago, familiaren artapen juridikoa eta gorpua etxera eramatea, heriotza atzerrian gertatzen bada.

Heriotza-poliza edukitzeko aseguratuak hilean hiru bat euro ordaindu behar izaten duen arren, kopuru hau aldatu egiten da hainbat faktoreren arabera, hala nola kontratatutako zerbitzuak, aseguratua bizi den herria, onuradunen adina, etc. Poliza horien helburua, bistan da, gorpua ehortzi edo errausteak familiari ekartzen dizkion ordainketa handia arintzea da. Aseguru horiek titularrarentzakoa edo sendia osoarentzakoa izan daitekeen arren, ohikoena poliza familiarra da eta, nahiz eta populazio gehientsuaren baitan hedatua dagoen, horrelako aseguruek herrietan eta hiri inguruneetan agerpen handiagoa izaten dute.

Jarduteko eremua

Heriotza-asegurua indemnizazio gisakoa dela dirudien arren (hots, konpainiak onuradunari diru kopuru bat ematen dio, horrek hileta eta ehorzketaren ondoriozko gastuei aurre egin diezaien), aseguratzaile gehienen eskaintza zerbitzuak ematean oinarritzen dira. Pertsona zendu den unetik bertatik, heriotzaren eskutik agertzen diren arazoak konpontzeko tramite burokratikoak eta bestelako gestioak betetzea aseguratzailearen ardurakoa da. Bezeroak erakartzeko lehian, konpainia horietako askok beren polizetan bestelako estaldurak ere sartu dituzte. Esate baterako, Fiatc Seguros konpainiaren oinarrizko eskaintzan, hilotza garraiatu eta lurperatze zerbitzuez gainera, gestoria eta bidaiako artapena sartu dira; prima behar den proportzioan altxatuz gero, gainera, istripu indibidual, ebakuntza kirurgikoagatiko ospitaleratze eta erditzeagatiko indemnizazio zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen du.

Ocaso konpainiak, bere aldetik, berme nagusien artean lege alorreko orientazio zerbitzua, etxetiko tele-artapena eta istripu aseguru osagarria ere eskaintzen ditu; aseguratuaren esku dago polizari gaixotasun asegurua eranstea, hots, ospitaleratzeagatiko eguneko diru-laguntza, anbulantzian eramatea, erditzeagatiko indemnizazioa, etc. Vitalicio Decesos aseguratzaileak eskola adineko onuradunei, aipaturiko berme horiez gainera, hamabost egun baino gehiago etxean geldiaraz liezaiokeen gaixotasun edota istripua gertatzekotan, laguntza pedagogikoa ere eskaintzen die. Seguros Santa Lucía konpainiak bere polizan istripu asegurua ere sartu du. Ceauto-k, bere aldetik, bidaiako artapen aseguruarekin osatzen du bere poliza.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto