Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Itzalketak ordenagailuaren matxura eragin

Gure kalean itzalketa gertatu zen. Indarra etorri zenean ordenagailua erre egin zitzaidan, tentsio igoeraren ondorioz. Konpainia hornitzailera deitu nuen eta teknikari bat bidaliko zutela erantzun zidaten, baina egundo inor ez da azaldu hona. Berriro hots egin nien eta, faktura eta hondaturiko piezak aurkeztea aski zela esan zidaten, baina ihardespenik ez dut jaso oraino. Zenbat denbora behar izaten dute horiek kalteak ordaintzeko edo teknikariak bidaltzeko? Nolako epe-mugak dituzte? Nora jo dezaket tramiteak arintzeko laguntza bila?

 Argindarra hornitzen duten konpainiek, non eta ezinbesteko kasua ez den, energiaren zuzkidura-zerbitzua etengabe emateko obligazioa dute. Baliteke aipatutako itzalketa eta tentsio gorabeherek kalitateari dagozkion betebeharrekoak urratu ez izana baina Espainiako 1955/00 Errege Dekretuan xedaturiko kalitate-parametroak betetzen dituela justifika dezan eska dakioke konpainia horri.

Ordenagailuak nozituriko kalteek, berriz, zerbitzuaren kalitatearen gaineko irizpideak bete edo ez bete izanarekin ez dute loturarik. Kaltearen kausa itzalketa izan dela frogatzen bada, konpainia indemnizazioa ordaintzera behartuta dago. Zerbitzua ez betetzeak eraginiko kontsumitzaileak eragin zaizkion kalteak indemniza dakizkion exijitu ahal izango du, Kode Zibileko 1101 artikuluaren arabera. Teknikari baten txostenean euskailu hartuta, itzalketa, zerbitzua etetea eta, zerbitzua berriz ematean, ordenagailua hondatzearen kausa tentsioaren gorabeherak izan direla alegatu beharko da.

Kalteturiko kontsumitzaileak udalerriko Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoan edo autonomi erkidegoko Kontsumo Zerbitzuetan aurkeztu ahal izango du idatzizko erreklamazioa eta, horrekin batera, aparatua konpontzeko aurrekontu osoa (datuak berreskuratzeko kostua ere barne, alegia) eta, matxuraren kausa zehaztuta, konponketa zerbitzuaren txostena edo agiria. Tramite hori betetakoan, konpainiak eskariari erantzuna eman beharko dio eta, eragindako kalteengatiko erantzukizunik onartuko ez balu, kontsumitzaileak Kontsumo Arbitraiara jo ahal izango du baina, konpainiak arbitraiaren erabakiari men egitea ere onartuko ez balu, epaitegi zibiletara egin beharko litzateke. Abokatua kontratatzea nahitaezkoa ez den arren, horrela jokatzea aholkatzen da, aurretiaz eskarmenturik ez badu, batez ere. Abokatuari idatzizko aurrekontua eskatzea komeni izaten da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto