Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Egunkari batek antena instalatu nahi

Gure eraikineko sotoan egoitza daukan egunkariak antena jarri nahi du baina jabekideen komunitateak ez du baimenik eman horretarako. Egunkariaren abokatuak funts juridikoen zerrenda luzea bidali du eta, 19/1983 Legearen arabera, jabekide batek komunitatearen baimenik izateke antena ipin dezakeela dio. Bere iritziz, jurisprudentzia alde du, argi eta garbi. Nola joka dezakegu guk?

 Egunkariak eraikinean instalatu nahi duena "irrati-amateurren antena" denez, Espainiako Telekomunikazioetarako Zuzendaritzak berariaz emaniko baimena eduki behar du. Lizentzia hori emateko, jabekideen komunitatearen hitza entzutea ezinbesteko osagai duen prozesua bete behar da eta, noski, kontzesio horren aurka egin dezake komunitateak.

Instalazioa ez litzateke 19/1983 Legearen babespekoa izango baldin eta lizentzia eskatu eta eman ez balitz. Kaltetutakoek Espainiako Telekomunikazioetako Zuzendaritzara eta egunkari horretara jo dezakete lizentziaren eta instalazioaren nolakotasunen berri jasotzera. Baimen eskaera aurkeztua bada, irrati-amateurren antena instalatzeak ondoriozta litzakeen ondorio eta kalteez kontsulta egin liteke telekomunikazioetako teknikariren batekin. Horrela, Administrazioak komunitateko presidenteari lizentzia eskaeraren berri eman eta, aurka egin edo alegazioak aurkeztu ahal izateko bi hilabeteko epea ematen dion unean, kalteturiko auzokideak prest egon litezke. Lizentzia, azkenean, eragindakoek kaltegarritzat jotzen duten eran ematen bada, emakida horren aurka egin ahal izango dute.

Irrati-amateurren antenak eta gainerako osagarriak ez pertsonetan, ezta ondasunetan kalterik, molestiarik eta arriskurik ez eragiteko moduan instalatu behar dira. Bestetik, irrati-amateurren estazioak instalatu, mantendu eta desmuntatu ahal izateko, lizentziaren titularraren ardura aseguru poliza batek estali behar du, bere erantzukizun zibil eta guzti, eta komunitateak poliza horren kopia eskuratzeko eskubidea dauka. Asegururik egin ez bada edo gaurkotua ez badago, baimena kendu beharra dago. Bestetik, komunitateak, gehiengo soilak harturiko erabakia betetzeko, antenaren kokaleku alternatiboa adierazi ahal izango du.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto