Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Kasuen %98tan haurren insomnioaren jatorria oker harturiko azturaren batean datza
Ume txikien %70ek lo egiten ikasteko errutina gutxiren premia izan ohi du, hala nola sehaskan etzatea, gabon diosala aditzea... Gainerako %30ek, ordea, ez du lo egiteko modurik aurkitzen horrela. Izan ere, haur normalak diren arren, beren erloju biologikoa mantsoago helduz doa. Bestetik, insomnioa nozitzen duten haurren %98k oker harturiko azturaren batengatik pairatzen dute gaitz hori. Gaubeilen segida luzeegi horiei amaiera emateko errezetarik egokiena lo-aztura onak hartzea da. Jarraibide soil batzuk betetzea aski izango da gure seme-alabek lehen gauetik has eta buka lo ederki egin dezaten.
Bete ezazu ordutegi zorrotza umea lotan jartzeko. Egokiena, ilunabarreko zortzi edo zortzi t'erdietan, neguan, eta zortzi t'erdi edo bederatziak aldera uda partean, loa orduantxe agertzen baita errazen, frogatua dagoen legez. Udako geroratze txiki hori ordutegi aldaketaren ondoriozkoa da.Haur txikiak. Besotan edo sehaskan kulunkatzea, eskua ematea, karroan paseatzea, leher-leher eginik erori arte uztea, gurasoen ohean sartzea, titia edo biberoia ematea, musika jartzea? Gauez esnatzen bada -esnatu egingo da, dudarik gabe- haurtxoak lokartu zen bezalako egoera ikustea espero du, hau da, lo egitea eta gurasoaren besoetan egotea lotzen badu, esnatzean ere horrela egongo dela espero du; titia hartzen lokartu bada titi hori bilatuko du; musika entzutea baldin badu azken oroitzapena horretxen peskizan hasiko da...
Haur koxkorrak. Telebista aurrean egitea, beti gurasoen gelan lo egitea, haiekin beren ohean sartzea, ordu eta ordutan ipuinak entzun behar izatea, nekeak ahitu arte esna mantentzea...
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa