Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Zeinu hizkuntza: Hitzak aurpegi-eskuetan

Kode oparo eta aberatsa izaki, zeinu hizkuntza bidez milioi bat lagun komunikatzen dira Espainian

  Espainian ia milioi bat lagunek darabiltela, zeinu hizkuntza ofizial bihurtzeko atetan dago, Europako hainbeste estatutan modura. Neurri horren bitartez, zeinu hizkuntzaz mintzatzen diren pertsonek komunikazioan elkarrekikotasunez aritzeko duten eskubidea aintzat jotzen da eta, aldi berean, aurpegi-eskuen bidez adierazten den mintzaira horren balio linguistiko eta kulturala nabarmentzen da.

Zeinu hizkuntzaz ari gara, ez mintzairaz: ortodoxoen gutizia modukoa dirudien zehaztapen hau egiteari ezinbestekoa deritzogu, komunikatzeko bide horrek soinua ez darabilen arren, sistema linguistikotzat hartua dagoelako. Izan ere, hori ez da gaitasun bat, hainbat gormuturen komunitatek bat-batean sortu eta garaturiko estruktura bat baizik (gainerako hizkuntza guztiekin gertatu den bezala, alegia). Dena den, aho hizkuntzetan transmisioa osatzeko soinua eta entzumena baliatzen dira baina zeinu hizkuntzan mezuen transmisioa keinuen bitartez gauzatzen eta ikusmen bidez atzematen da.

Ez dago hizkuntza bakarra

Jendeak mundu guztiarentzat zeinu hizkuntza bakarra dagoela sinetsi arren, errealitatea arras bestelakoa da. Mundu zabalean baliatzen diren hizkuntzak erregistratzen dituen Ethnologue erakunde pribatuaren azken edizioak 103 zeinu hizkuntza arautu jaso ditu; horietako bakoitzak hiztun gutxi edo gehiago ditu baina denek dituzte hizkuntzatzat joak izateko ezaugarriak. Aho-mintzairarekin gertatzen den bezala, ez da derrigorrezkoa herrialde bakoitzari bere hizkuntza egokitzea. Areago, hiru aho hizkuntzak zeinu hizkuntza bakar eta bera ("amerikar zeinu hizkuntza" deritzona) partekatzen dute Kanadak, Estatu Batuek eta Mexikok, esate baterako. Aho hizkuntzetan bezala, zeinu bidezkoetan ere gizataldeak bereizi eta batzen dituzten dialekto eta argotak bizi dira. Hizkuntza biziak dira, etengabe aldatzen ari direnak eta, halakotzat, premia duten heinean, neologismoak onartzen dituzte. Solasketa antolatzen duen berariazko gramatika ere badute eta, izan ere, hizkuntza hori diskurtso intelektualak, erretorika eta poesia egiteko baliabide izan daiteke.

Ez da mimoa

Zeinu hizkuntzek berariazko ekoizpen eta pertzepzio moduak dituzte. Ideiak edo kontzeptuak adierazteko ez dauzkate mimo keinuak bakarrik. Horrela balitz, pertsona zoli eta azkarra, hizkuntza ezagutu gabe, solasketa ulertzeko gauza izango litzateke. Baina, aho-hizkuntzekin gertatzen den bezala, hura ulertzeko ere ikasketa prozesua bete beharra dago.

Eskuen zeinatze-espazioaren muga bularraren erdialdean dagoen arren, beste hainbat elementuk ere esku hartzen dute komunikazioan, hala nola ezpainen mugimenduak, aurpegiko muskuluak, mingaina, sorbaldak eta burua. Den-denek daukate berebiziko garrantzia, eskuek betetzen dutena bezain handia. Horietan datza, adibidez, esaldi bat galdera, ukazio edo berrespena den bereiztea

  Zeinu hizkuntzak, ahozkoak bezala, berariazko adierarik gabeko unitate elementalen bidez antolatzen dira, elkarri loturik, eta hauek zeinahi kontuz aritzeko balio dute, gauza soil eta zehatzenetik hasita, abstraktu eta korapilatsuenetaraino. Zeinu bakoitzak elementu edo pentsamendu bat adierazten du, horrela erabaki delako. Zeinu bidezko adierazpidea baliatzerik ez badago, hala nola datu pertsonalak (izena, adibidez) transmititu edo hitzen baten idazkera zehazteko, hiztegi daktilologikora (alfabetoaren hatzen bidezko irudikapenera) jo beharra dago. Alfabeto hori komunitatearen hizkuntzari dagokiona da: zeinu hizkuntza ez dira idatzi egiten, gormutu gehienak beren herrialdeko aho hizkuntzan irakurri eta idazteko gauza direlako, besteak beste. Zeinu hizkuntza transkribatzeari dagokiola, hainbat sistema proposatu izan diren arren (mundu akademikotik zetozenak, gehien bat), azkenean baztertu egin izan dira, zeinu hizkuntzek baliatzen dituzten ezaugarri fisikoak atzemateko unean hutsuneak agertzen dituztelako (eskuzkoak bestelako elementuak eta posizionalak, batik bat).

Ikasteaz

Joan den mendeko seigarren hamarkadan, arau batzuen arabera zeinatzearen balio linguistikoa eta aukera anitzak agerian geratu ziren. Horrela zeinu eta keinu bidezko kode horrek "hizkuntza statusa" hartu zuen eta, horri esker, pertsona gormutuen hezkuntza errotik aldatu, hobetu zen. Hortik aurrera, entzuteko zailtasunak zituen haurra zeinu hizkuntzaz jabe zitekeela onartu eta bide horretatik eramatea sustatu zen. Helburua argi zegoen: komunikatzeko tresna horrek balio izan zezan haurraren garapen kognitibo eta linguistikoaren funtsezko pieza gisa. Bistan zen ahozko metodo "hutsak" ikasle gutxituari ez ziola ematen mintzatzeko nahi besteko maila eta, gainera, ez zuela hiztun-entzuleekin komunikatzeko balio; bere hizkuntzaren bidez bere iritzia transmititzeko aukerak, gutxienez, gorreria den gabeziari beste minusbaliotasunik ez gehitzeko parada ematen zion gormutuari.

Haurtzaroko ikasketak haurrari mintzatzen irakasteak baino ahalegin handiagoa eskatzen du baina, era antolatuan egiten bada eta umeari berdinen arteko giroan jarduteko aukera ematen bazaio, sei urte betetakoan bere nortasuna zeinatzean txertatzeko gauza izango da, inongo murrizketarik gabe. Kontua da senideek ere hizkuntza horretan ikasi behar dutela. Ikasketa hori bermatzeko, elkarte eta fundazioek ikastaroak eman ohi dituzte. Ikasketak hiru maila ditu: hastapenekoa eginik, 30 ikastordu eman ondoren, arreta, ikuspen-diskriminazio eta esku-arintasuna berariazko trebeziak ezagutuko ditu ikasleak. Maila ertainean (300 ordu inguru) zeinu bidezko alfabetatze eta zeinatzeaz jabetzen da. Goi maila eginikoan pertsona elebidun irtengo da.

Pertsona gormutu batekin mintzatzeko oinarrizko aholkuak

  • Entzumen alorreko arazoak dituen norbaitekin mintzatu nahi baduzu, ukitu bizkarrean.
  • Eskuak aho aurrean: ezpainak irakurtzea eragotziko diozu.
  • Logikoa denez, ez mintzatu atzetik; hitz egin beti aurrez aurre.
  • Saia zaitez ahoan ez izaten txikle, karamelu edo zigarrorik; gormutuekin ari zarela, horiek ulermena zaildu egiten dute.
  • Mintza zaitez gormutuekin, ahal dela, mezu laburrak baliatuz.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto