Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadura eta odol zirkulazioa: Dietak eragina du zirkulazioan

Zirkulazio txarraren ondoriozko trastornoak prebenitu eta horren sintoma mingarri batzuk arintzen ditu

Barizeak, hemorroideak et, areago, zelulitisa eta hanken hanpadura eta astuntasuna trastorno gogaikarri samarrak dira eta, kasu gehienetan gaitz larriak ez diren arren horiek nozitzen dituenaren bizimoduan eragin latza izaten dute. Hainbat kausaren ondore badira ere, arrazoi nagusi bat dute denek: odol zirkulazio txarra. Dietak, berriz, eragin bizia du, bai trastorno horien prebentzioan, bai sintoma mingarriak arintzean ere.

Zirkulazio aparatua

  Odol zirkulazioan elikadurak nola eragin dezakeen (isuria arindu edo mantsotuz, trastornoak prebenituz edo zirkulazio txarraren ondoriozko sintomak arinduz) ulertzeko, zirkulazio aparatuaren betekizuna azaletik ezagutzea komeni da.

Bihotzak, arteriek, zainek, kapilarrek eta odolak osatzen dute zirkulazio aparatua eta bere eginkizuna, odolari esker, zeluletara oxigenoa eta nutrienteak eroatea da. Biriketatik datorren odol oxigenatua punpatu eta zain eta kapilarretan barrena gorputz osoko zeluletara bultzatzen du. Zeluletara iritsitakoan, zainetatik odola bihotzera itzultzen da ostera, eta biriketan oxigenatzen da berriro. Horrenbestez, zainetan zehar odolaren isuria eragozten duen zeinahi elementuk odol zirkulazioan trastornoa eragiten du. Zirkulazioaren buxaduraren ohiko arrazoia, kolesterol, gantz eta hondakin-substantzien metaketaren ondoriozko arteriosklerosia da eta, garaiz harrapatu ezean, infartua eragin diezaioke pazienteari. Odola oso lodi baldin badoa, zirkulazio normala eragozten duten odolbilduak osa daitezke eta horrek, jakina denez, tronbosiak sor ditzake. Zainetako zirkulazio txarrak ere trastornoak eragin ditzake, aurrekoak bezain larriak ez diren arren: barize, hemorroide eta zelulitisaz ari gara.

Zirkulazioa hobetzeko aholkuak

  • Egunero hankak goian ezarrita, minutu batzuk etzanik ematea.
  • Ezker aldera etzanik lo egitea.
  • Hankak goraxeago (oinen azpian kuxin edo almoada bat ezarrita) lo egitea.
  • Berotasuna ez da zirkulazio onaren lagun, kapilarren handitzea eragiten du eta hori, noski, hanpadura, neke, astuntasun eta min handiagoen eragile izan daiteke. Horregatik ez da komeni sauna edo bainu beroak hartzea. Dutxa ur epelez hartutakoan, amaieran zangoetan ur hotza ematea aholkatzen dute.
  • Zirkulazioa eragiteko ariketa fisikoa egitea: oinez ibiltzea, oin puntetan, zango-flexioak egitea, igeriketa, korrika egitea, eserita egotean zangoak mugitzea, etc.
  • Oin eta hankei masajea gorantz ematea, orkatilatik izter aldera beti.
  • Arropa erosoa eramatea, estutzen ez duten galtzerdiak, zapata erosoak, etab.
Elikagaiak eta odol zirkulazioa
Nutriente aholkatuak Zergatik? Zein elikagaik dauka? Nolako anoa behar da?
Zuntza Hesteetako trantsitua eta esfortzurik gabe libratzea errazten du. Hori esker, sabeleko presioa ez da areagotzen eta zainetako zein koloneko hormak ez dira ahultzen; idorreria, barizeak eta hemorroideak nozitzeko arriskua txikiagoa da. Fruta lehorrak (aran pasak eta antzekoak), fruitu lehorrak, lekaleak, barazkiak, fruta freskoa eta labore integralak. Gari edo olo zahia.

Hartu egunero hiru fruta ale, entsalada bat eta barazkiren bat (janaria hasteko edo jakiaren hornigai modura).

Lehenetsi elikagai integralak: ogia, orea, arroza...

Sartu zure eguneroko dietan fruitu lehor edo idortuak, (bost intxaur edo eskutada bat fruitu, bestelakoak).

Antioxidatzaileak Zahartzearen eta zainen hormen endekapena eragiten duten erradikal aske izeneko substantzien kontra babesten gaituzte. Odol hodiak egoera onean mantentzen dute, hanpaduraren eta hanturaren kontrakoak dira. Landarezkoak, oro har. Egokienak: aguakatea, baiak (masusta, marrubia, mugurdia, ahabia), azak, azenarioa, zitrikoak, mahatsa, tipula, ziazerba eta tomatea.
Potasioa Ura kanporatzen laguntzen du (hori mesedegarria da hankak hanpatuak daudenean edo likido-atxikipena nozitzen denean). Fruta idortuak, fruitu lehortuak, galorratza, lekaleak, barazkiak, fruta, labore integralak, arrain eta haragiak.
Gantz-azido poliintsaturatuak Odoletako kolesterol eta triglizeridoak urritzen dituzte, arteriosklerosiaren kaltetan. Odola arindu egiten dute, biskositatea jaitsi eta anti-eransle gisa dihardute, odolbilduak osatzeko arriskua arinduz. Hazi-olioak (ekilore, arto, soja), landarezko margarinak, fruitu lehorrak (intxaur eta almendra. bereziki), arrain urdinak eta bakailao gibel-olioa. Nahasi zure dietan oliba- eta hazi-olioak. Sartu dietan, egunero, fruitu lehorrak (eskutada bat: 20-30 gramo).
Hartu arrain urdina astean bitan, gutxienez.
Ura Toxinak suntsitzea eta odola garbitzea laguntzen du, odola arinago mantentzen du. Behar bezainbeste ur edan ezean, odolaren abiadura mantsotu egiten da. Ura, zukuak, likidoak, saldak, zopak, infusioak... Ahalmen diuretiko handiko landareak: txikori belarra, tea... profesional baten Hartu egunean 6 - 8 baso ur (zuku, likido...).

Baztertu beharreko nutrienteak Zergatik? Zein elikagairen kontsumoa urritu behar?
Sodioa Gatzak berez daukala, sodioak likidoak atxikitzen ditu; sodio gehiegi metatzeak bihotzari, gibelari eta giltzurrunei aparteko lana eginarazten dio ohiko. Hortik sortzen omen dira zirkulazioaren trastornoak, likidoen atxikipena eta hanken hantura areagotzea. Gatza eta elikagai gaziak: era guztietako kontserbak, patata frijitu eta antzekoak, zopa industrialak, saltsak, olibak, ozpinetakoak, ogia, opilak, gailetak, hestekiak, gazta onduak, arrain eta haragi gazi edo keztatuak, aurrekuzinatuak.
Gantz saturatuak Gehiegizko gantz saturatuak triglizerido eta kolesterol plasmatikoen mailak altxatu egiten ditu, arteriosklerosiaren eta odol biskositatearen mesedetan; hori tronbosien sorrarazlea izan daiteke. Gurina, esnegaina, hestekiak, urdaia, opil eta gozoki industrialak, aurrekuzinatuak.

Elikagai batzuek, gainera, bere osaketa bereziaren eraginez, zainen hanpadura areagotzen dute (hemorroide eta barizeen egoera okertuz) edo gibelak egiten duen odol-garbitze lana eragozten dute (horrek ez du laguntzen zelulitisa hobetzen): jangai minak, espezia asko, edari alkoholdunak, txokolatea, kafea eta gozokiak..



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto