Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Udal kirol instalazioak: Hiri batzuek besteek baino askozaz ere inbertsio eta sustapen gehiago egiten dute kirol alorrean

CONSUMER EROSKI-k hamazortzi hiritako titularitate publikoko kirol azpiegiturak bisitatu ondoren, 144 instalazio nagusi aztertu eta erkatu ditu

Zenbat kostatzen da kirola praktikatzea?

  Tarifa, abonu eta prezioen kostua biziki aldatzen da, hainbat faktorek agindu edo baldintzaturik: erabiltzailearen adina (haurra, gaztetxoa, heldua, 60 urtetik gorakoa, pentsioduna&), kiroldegia duen herrian erabiltzailea erroldatua dagoen, elkarteren bateko kide izatea, udal agiri edo txartelik edukitzea, etc.

Esate baterako, joan den 2005 urtean 18 urtetik gorakoentzat denboraldiko abonuaren prezioa 78 euro zen Gasteizen eta 98 euro Bilbon; Oviedon, berriz, prestazio horiengatik ia 50 euro gehiago ordaindu behar zen. Beste hainbat hiritan (Granada eta Alacanten), aldiz, abonua hilekoa zen: 25 euro ordaindu behar ziren, zerbitzu guztiak eskuragarri izaki. Malaga, Kordoba, Iruñea eta Valladoliden antzeko tarifak aplikatu ziren: 30 edo 35 euro hilean, instalazio guztiak erabilgarri izatearren.

Hiri askotan ematen diote aukera familia osoari hileko edo urte osoko abonua hartzeko (Cadiz eta Kordoban bakarrik ez daude horrelakoak). Gasteiz, Iruñea eta Murtzian, ohiko tarifarekiko, %80erainoko deskontuak aplikatzen dira, senide kopuruaren arabera. A Coruñan famili abonuaren prezioa, hileko, 23 euro da; Valentzia, Oviedo eta Granadan 35 euro inguru ordaintzen ditu familiak; Valladoliden, 43 euro eta Bartzelonako udal kirol instalazio batetik bestera alde handiak hautematen dira: 32 eurotik 60 eurora arte, abonu berberagatik. Familientzako denboraldiko (bederatzi hilabetekoa, eskuarki) abonuez ari garela, merkeenak Bilboko tarifak dira (famili osoarentzakoa 2005 urtean 142 euro inguru zebilen, hots, 16 euro baino ez hilean) Zaragozakoen aurretik (100 euro inguru, denboraldiko).

Amaitzeko, 60 edo 65 urtetik gorako pentsiodunei ere deskontu handiak egiten zaizkie. Zaragozako igerilekuetan, hilean 11 euro inguru ordaintzen dute eta Oviedo, berriz, 20 euro. A Coruña, Granada, Iruñea eta Valentziako zaharrek tarifa berdinak dituzte: hilean 18 euro inguru 2005 urtean; Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Kordoban kolektibo horri, tarifa normalarekiko, %70erainoko deskontuak aplikatzen zaizkio.

KONPARAKETAKO TAULA

Instalazioetarako bisitaren laburpena
Hiria Erabiltzaileari informazioa eta zerbitzu eskuragarriak 1 Mantentze eta garbitasun egoera 2 Sartzeko erraztasuna 3 Segurtasun eta zaintza 4 Azken nota 5
A Coruña Onargarri Oso ongi Ongi Ongi Ongi
Alacant Onargarri Oso ongi Ongi Ongi Ongi
Bartzelona Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Bilbo Onargarri Oso ongi Onargarri Oso ongi Ongi
Cadiz Gaizki Onargarri Onargarri Onargarri Gaizki
Kordoba Erdipurdi Ongi Onargarri Ongi Erdipurdi
Granada Erdipurdi Ongi Ongi Ongi Ongi
Madril Onargarri Oso ongi Ongi Oso ongi Ongi
Málaga Onargarri Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Murtzia Onargarri Oso ongi Oso ongi Ongi Ongi
Oviedo Ongi Excelente Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Iruñea Onargarri Ongi Oso ongi Oso ongi Ongi
Donostia Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Sevilla Erdipurdi Ongi Ongi Ongi Onargarri
Valentzia Ongi Bikain Bikain Oso ongi Oso ongi
Valladolid Onargarri Oso ongi Ongi Ongi Ongi
Gazteiz Onargarri Oso ongi Oso ongi Ongi Ongi
Zaragoza Ongi Oso ongi Ongi Oso ongi Oso ongi
Batez bestekoa Onargarri Oso ongi Ongi Oso ongi Ongi

(*) 144 udal kirol instalazio bisitatu ziren: 20 Madril eta Bartzelonan, 10 Sevilla, Valentzia eta Zaragozan, 7 Bilbo, Málaga eta Murtzian, 6 Alacant, Kordoba eta Valladoliden eta 5 A Coruña, Cádiz, Granada, Iruñea, Gasteiz, Oviedo eta Donostian.

(1) Instalazio bakoitzean zegoen informazio kantitatea (jendaurrean jarri eta erabiltzaileari emanikoa), kartel eta seinale adierazleen egoera, etc. Esparru bakoitzeko zerbitzuen aniztasun eta kalitatea ere hartu dira aintzat.

(2) Aldagela, komun, dutxa, igerileku, kafetegi, taberna edo jatetxe eta gainerakoen mantentze, kontserbatze egoera eta garbitasuna. Era berean, kirol ekipamenduen (saskiak, langak, sareak, etc.), kontserbatze egoera, zoru eta azaleren mantentze egoera, etc baloratu da.

(3) Instalazioetara sartzeko zailtasun edo erraztasun gradua, bai kanpo aldetik barrura, bai barruko dependentzietara ere; iristea bideratzen duen igogailu edo arrapalarik ba ote dagoen, ezinduentzako berariazko aparkalekuak, igerilekuetan berariazko garabiak, etc.

(4) Segurtasunari loturiko alderdiak, hala nola suteen kontrako elementuak (itzalgailuak, mangerak, ur-ihinztagailuak, etc.), larrialditarako ateak, argiak, irteerak, instalazioetako argiteria, lurzoru labaingarririk ba ote den, arriskutsu izan litezkeen elementuen presentzia, etc.

(5) Hautemaniko aldaki guztien batez besteko azken nota.

Udal kirol instalazioen kalifikazioak, hiriz hiri (portzentajetan)
Hiria Bikain Oso ongi Ongi Onargarri Erdipurdi Gaizki Muy Gaizki
A Coruña %0 %60 %0 %20 %20 %0 %0
Alacant %0 %17 %33 %50 %0 %0 %0
Bartzelona %15 %65 %16 %0 %5 %0 %0
Bilbo %0 %57 %14 %29 %0 %0 %0
Cádiz %0 %0 %40 %0 %20 %40 %0
Kordoba %0 %0 %33 %33 %33 %0 %0
Granada %0 %20 %40 %40 %0 %0 %0
Madril %0 %50 %25 %20 %50 %0 %0
Málaga %0 %43 %57 %0 %0 %0 %0
Murtzia %14 %43 %14 %29 %0 %0 %0
Oviedo %0 %100 %0 %0 %0 %0 %0
Iruñea %20 %0 %40 %40 %0 %0 %0
Donostia %60 %20 %20 %0 %0 %0 %0
Sevilla %0 %0 %60 %30 %10 %0 %0
Valentzia %0 %90 %10 %0 %0 %0 %0
Valladolid %0 %33 %50 %0 %17 %0 %0
Gazteiz %0 %60 %40 %0 %0 %0 %0
Zaragoza %0 %40 %60 %0 %0 %0 %0
Batez bestekoa %6 %43 %30 %14 %6 %1 %0

Kirol ekipamendu nagusiak
Igerilekuak Kiroldegiak Gimnasioak Atletismo pistak
Hiria Total Según población Total Según población Total Según población Total Según población
A Coruña 5 Bat 48.497 biztanleko 9 Bata 26.943 biztanleko 16 Bat 15.178 biztanleko 1 Bat 242.846 biztanleko
Alacant 5 62.066 13 23.872 6 51.722 1 310.330
Bartzelona 108 14.616 94 16.793 172 9.178 15 105.236
Bilbo 16 22.020 7 50.331 29 12.149 3 117.439
Cádiz 3 44.996 4 33.747 8 16.874 1 134.989
Kordoba 4 79.923 8 39.962 8 39.962 1 319.692
Granada 3 79.431 13 18.330 11 21.663 2 119.146
Madril 132 23.484 58 53.445 110 28.180 11 281.803
Málaga 6 91.289 5 109.546 2 273.866 1 547.731
Murtzia 29 13.752 20 19.941 7 56.974 1 398.815
Oviedo 12 17.458 8 26.187 15 13.966 2 104.748
Iruñea 3 63.955 9 21.318 29 6.616 1 191.865
Donostia 15 12.176 11 16.604 38 4.806 2 91.322
Sevilla 22 32.009 57 12.354 20 35.210 1 704.203
Valentzia 40 19.643 39 20.147 53 14.825 3 261.911
Valladolid 12 26.809 17 18.924 11 29.247 1 321.7131
Gazteiz 20 11.185 6 37.284 19 11.774 3 74.567
Zaragoza 68 9.394 26 24.569 10 63.880 2 319.400
Media 503 20.837 346 25.944 564 18.584 52 201.568

Iturria: Udalak, datu ofizialak.

Futbol zelaia
Hiria Guztira Populazioarekiko
A Coruña 12 Bat 20.237 biztanleko
Alacant 10 31.033
Bartzelona 51 30.952
Bilbo 5 70.463
Cádiz 3 44.996
Kordoba 20 15.985
Granada 12 19.858
Madril 137 22.627
Málaga 23 23.814
Murtzia 44 9.064
Oviedo 7 29.928
Iruñea 3 63.955
Donostia 7 26.092
Sevilla 49 14.371
Valentzia 23 34.162
Valladolid 37 8.695
Gasteiz 20 11.185
Zaragoza 29 22.028
Media 492 21.304

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du