Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Udal kirol instalazioak: Hiri batzuek besteek baino askozaz ere inbertsio eta sustapen gehiago egiten dute kirol alorrean

CONSUMER EROSKI-k hamazortzi hiritako titularitate publikoko kirol azpiegiturak bisitatu ondoren, 144 instalazio nagusi aztertu eta erkatu ditu

Espainiarren erdiek astean hirutan kirola praktikatzen dutela diote; kirola egiten duten erdiek titularitate publikoko instalazioak baliatzen dituzte, Ikerkuntza Soziologikoen Zentroak (CIS) aresti argitara emaniko datuen arabera: Espainian praktikante gehien dituzten kirolak dira igeriketa (kirolean dabiltzan hiru lagunetik batek dio egunero igeri egiten duela), futbola (%32), txirrindularitza (%20) eta mantentzeko gimnasia (%14). Jakina denez, aspaldi honetan gure artean arrakasta handiena izan duen jarduera sozialetako bat kirola da: osasuntsu eta forma onean mantentzearekin geroz eta hertsikiago lotzen da ariketa fisikoa baina, horrez gainera, aisialdia egoki betetzeko eta jendea ezagutu eta adiskideak egiteko alternatiba eraginkorra omen da. Hori bezain ezaguna ez den datu bat: Espainiako Konstituzioak hiritarren artean kirol praktika heda dezan sustatzeko ardura Administrazioaren eskuetan uzten du ("Botere publikoek osasun-hezkuntza, hezkuntza fisikoa eta kirola sustatuko dute").

  Eskakizun horren aurrean botere publikoek nolako jarrera agertu duten ezagutu nahian, CONSUMER EROSKI-k bi bide hartu ditu: batetik, hamazortzi hirik (A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Cadiz, Kordoba, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Donostia, Sevilla, Valentzia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza) daukaten titularitate publikoko kirol azpiegituren ekipamendua erkatzea; bestetik, aldizkari honetako teknikariek bisita pertsonala eginez, hiri horietako erabilera publikoko udal kirol instalazioek (144, guztira) eskaintzen duten zerbitzua aztertzea.

Azterketa honetan atera diren ondorio behinenak argi daude: titularitate publikoko kirol azpiegituren eskaintza biziki aldatzen da hiri batetik bestera (kiroldegi bat dago 12.000 sevillarreko, 17.000 donostiar edo bartzelonarreko, 50.000 bilbotar edo madrildarreko eta 110.000 malagarreko); bestetik, hiri bakar bat ezin daiteke harro agertu bere kirol hornikuntzaz, aski azpiegiturarik ez daukalako kirol mota guztietan aritzeko (hamazortzi hirien batez bestekoarekin konparatuz gero: horrela gertatzen da Malaga eta Alacanten) edo horietako askotan aritzeko (egoera horretan daude Kordoba, A Coruña, Cadiz, Zaragoza, Bilbo, Madril eta Iruñea).

Bartzelonak eta Donostiak eta, hauetatik urruti samar, Gasteizek bakarrik daukate azterketan jorratu ditugun kirol ekipamenduen eskaintza orekatu eta nahikoa: kiroldegiak, igerilekuak, gimnasioak, atletismo pistak, futbol zelaiak, saskibaloi kantxak, frontoiak, squash, paddle eta tenis pistak eta erabilera anitzeko kantxak. Ohiko kontua da hiri batzuetan kirol jakin batzuetako eskaintza ugaria izan eta, bestetik, beste hainbat jardueretarako alternatibak batez bestekoaren azpitik ibiltzea. Zaragozak, adibidez, igerileku asko dauzka baina gimnasio gutxi-gutxi eskaintzen ditu; Cadizen, aitzitik, kontrakoa gertatzen da: gimnasioak erruz baina igerileku eskas.

Hamazortzi hiri espainiarretan bisitatu ziren 144 kirol instalazioetan azterketa egindakoan (erabiltzaileari eskaintzen zaizkien informazio eta zerbitzuak, instalazioen garbitasun eta kontserbatze egoera, ezinduek bertara iristeko dituzten zailtasun eta oztopoak eta eraikin eta ekipamenduen segurtasuna ez ezik, instalazioen zaintza ere aztertu ziren) egiaztatu zenez, horien %7k batez besteko kalifikazioa "eskas" izan da eta %15 "onargarri" erdipurdikoan geratu dira; horrek esan nahi du hamarretik bi baino gehiagok badutela zertan hobetu. Ikuspegi optimistatik begiratuta, ordea, ia erdiak oso onak edo bikainak dira. Bisitatu diren kirol instalazioen %30ek "ongi" kalifikazioa irabazi zuten, hots, asetzeko moduko nota.

Guztirako kalifikazio okerrena agertu zuen atala erabiltzaileari ematen zaion informazioa eta eskaintzen zaizkion zerbitzuen aukera da: alor horretan lau instalaziotik batek ez du proba gainditu. Hori hobeki ulertzen da, bisitatu diren azpiegituren %40tan eskainitako zerbitzuen prezio eta tarifarik agerian ez zeudela eta ekipamendu horien %17tan instalazioak erabiltzeko arau orokorrez ere informaziorik ematen ez zela esan ostean. Alderdi hoberena, eraikin eta ekipamenduen segurtasuna eta garbitasun eta mantentze egoera: bietan ere, 144 instalazioen batez besteko kalifikazioa "oso ongi" izan zen.

Hirika, guztirako balorazio hobereneko kirol instalazioak Bartzelona, Malaga, Oviedo, Donostia, Valentzia eta Zaragozan bisitatu zirenak izan ziren. Okerrenak, aitzitik, Cadiz (bisitaturikoen %60k ez zuten proba gainditu), Kordoba, Granada eta Sevillakoak, hurrenez hurren.

Ezinduek instalazio horietara iristeko dituzten oztopo eta erraztasunak ere aipatu behar, positiboki aipatu ere: alor honetan eskas daudenak bisitatu diren instalazioetan hamarretik bakar bat baino gehiago ez dira. Nolanahi ere, horien %17k ez daukate komun egokiturik (Alacant eta Kordoban, hirutik bik) eta %15ek, berriz, kolektibo horri uretarako sarrera errazteko igerilekuek garabirik ba ote duten ez diote aldizkari honi jakinarazi.

Kirol praktikari hiriek ematen dioten arretaren adierazle esanguratsua da alor horretan udalek urtean egiten duten inbertsioa. CONSUMER EROSKI-k informazio ori azterketako hamazortzi udalei eskatu zielarik, 2005 urtean eginiko batez besteko gastua, biztanle bakoitzeko, 42,5 euro izan zela egiaztatu zuen. Dena den, hiri batzuek (Madril, 100 eurorekin eta Oviedo, 73 eurorekin) batez bestekoa baino askozaz gehiago inbertitu zuten eta beste batzuek, aldiz, dezente gutxiago: Valentzia (19 euro biztanleko), Alacant (21 euro), A Coruña eta Kordoba (23 euro biztanleko).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto