Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Animalia kutuna aukeratzeaz: Nolako etxea halako maskota

Txakurra, katua edo hegaztia ekartzeko unean kontuan hartzekoak:, etxekoen bizimodu, ordutegi eta ardura berriak

Karraskariak

Alde handiak daude batetik bestera: akuria biziki animalia lasaia delarik, sagua eta arratoia jostalariago dira; untxi ipotxa eta txintxilla maitagarriak dira; txintxilla, izan ere, hamster eta saguarekin batera, gauezkoak; untxi ipotxak eta akuriak, aldiz, egun argiz ere aktibo dihardute. Animalia hauek ez dute azalduko, noski, txakurrak edo katuak erakutsiko lukeen agerpenik eta, gainera, batez beste urte gutxiago bizi ohi dira. Haur txikiari, esate baterako, ikuspegi afektibotik animalia horiekin askorik partekatuko ez duela ulertzea kosta egingo zaio.

Hegaztiak

Zaharrentzako maskota egokienak dira, lan askorik eskatu gabe ere, bakardadeko ordu luzeetan lagun direlako. Txori kantariaren bila doanarentzat lehen aukera kanarioa da. Soinuez gainera exotismoa nahi badugu, horixe topatuko dugu asiar zozo shama, Japoniako urretxindor edo mesia batean. Txori hiztuna nahiago duenak loro gris eta Himalaiako minaren artean aukeratu beharko du. Hegaztiak erosteko sasoirik okerrena uda partea da, orduan txori guztiak -papagaioak izan ezik- lumajez aldatzen direlako.

Arrainak

  Erraz manten- tzeko moduko maskotak dira hauek. Ez zaratarik, ez usain txarrik, ez paseatzera atzeratzeko beharrik, ez goizaldeko kantuarekin esnatzerik... Arrain-ontzietan eduki ohi badira ere, horiek ez dira arrainentzako aterpe egokienak eta, gainera, horrelakoetan ezin sar daitezke arrain tropikalak. Aukera hoberena, akuario oso bat instalatzea, horrek ekartzen dituen kostu eta arretaz ahantzi gabe, noski.

Animalia exotikoak

Suge, tarantula, iguana, tukan, tximino eta "exotiko" deritzon zeinahi animalia modo-modan daude egun, gazte jendearen artean, batik bat. Artapen bereziaren premia duten arren, maiz alderdi horretaz ez dira nagusiak gogoratzen. Animaliak premiazkoa duenarekiko gure klima aski ezberdina izan daiteke eta, espezie guztiak ez dira habitat berriari egokitzeko gauza izaten. Eman behar zaien jana ere ez da konbentzionala eta, hortaz, dietan aldaketa latzak eragitea desoreken ekarle izan daiteke.

  Horrelako maskotak edukitzea egiaz arduratsu diren pertsonei eta animali zaleei bakarrik aholkatzen zaizkie, jatorriko bizimoduaren antz-antzeko baldintzak eta ordu piloa eskain diezazkienei, alegia. Hala eta guztiz ere, animalia exotikoa ekartzea erabaki baduzu, eska ezazu CITES ("Mehatxupean dauden basa-fauna eta -flora espezieen nazioarteko merkataritzari buruzko konbentzioa") agiria: animaliaren jatorria eta salerosketaren legezkotasuna bertan egiaztatuko da-eta.

Maskota aukeratzeko unean kontuan hartzekoak

  • Etxeko animaliekin bizitzeak ere badu gure osasunarentzako arriskurik. Katu, txakur, marraskari eta zaldien ilajea, adibidez, alergien sortzaile izan daiteke. Albaitariaren kontrolpean eta txertoa hartuak ez dauden animaliak, gainera, emakume haurdunentzat gaixogarri gerta daitezke.
  • Azter ezazu zeure ingurunea (zure maskotarena izango dena). Bakarrik, haurrekin edo gaztetxoekin bizi bazara, kontuan hartu zenbat ordu libre dituzun egunean.
  • Kontuan hartu etxebizitzaren tamaina.
  • Aztertu zehatz-mehatz zeren bila zabiltzan eta zergatik. Txangoetako bidelagun leiala txakurra izango duzu baina etxean pelikulak ikusi edo irakurtzea gustuko zaletasuna baduzu, katua bezalakorik ez. Aukeratu arretaz arraza: bakoitzak bere izaera propioa du-eta.
  • Ez ekarri, ez adoptatu animaliarik bulkada hutsen ondorioz, horren amaiera abandonatzea izan daiteke-eta.
  • Badakizu, ederki jakin ere, txakur edo katu mestizoak ez duela arraza hutsekoaren inbidiarik. Areago, osasuntsuago eta bizitza luzeagokoak dira nahastuak. Esan gabe doa pedigri duen baten itxura bezain ona edo hobea ager dezakeela mestizoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du