Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Txakurra, katua edo hegaztia ekartzeko unean kontuan hartzekoak:, etxekoen bizimodu, ordutegi eta ardura berriak
Espainian hamar familiatik seik daukate maskotarik. Gure herriko etxe eta pisuetan hamahiru milioi txakur, bost milioi eta erdi katu, eta lau milioi txori baino gehiago bizi dira. Maskoten ugalpen hori ez du kostu handiak eragotzi, alderantziz: espainiar bakoitzak batez beste 499 euro gastatzen ditu urtean, bere "adiskide leiala" mantentzeko. Zaletasun mesedegarri horren alderdi latza abandonatzeen portzentaje handia da. ASOFACA (Abandonaturiko konpainiako animalien adopzioa areagotzeko elkartea) izenekoaren arabera, maskotaren batekin bizi diren familien %60k animalia ekarri eta, handik hilabete gutxitara, abandonatu egiten du. Espainiarrok, guztira, urtero-urtero 200.000 animalia uzten ditugu kale gorrian. Animalien aldeko elkarteen behin eta birritan errepikatzen dituzten mezua egiaztatzen dute datu horiek: maskota erosi baino hobe, nagusi gabe abandonatua gertatu den bat adoptatzea.
Horrelako animalia bat ekarri aurretik, hori senide guztien artean arrazoitu eta adostu beharra dago, ez du izan behar familiarteko baten -umeren baten, eskuarki- kapritxoaren ondorio. Arduratsu izan gaitezen: animaliak izaki bizidunak dira, epe luzera arreta handia eta zaintza asko eskatzen dituzte.
Aldian behin albaiteroarengana eramatea (eta bertan eginiko gastua ordaintzea), egunero animaliaz artatzea, zaintzea... kezka horiek gure bizitzan karga dira. Horrez gainera, kontuan izan dezagun maskota guzti-guztiak ez direla gure bizimoduetara egokitzen. Gizaki edo familia bakoitzaren aztura-ohiturak faktore baldintzatzaile nagusia da nolako animalia ekartzea komeniko litzatekeen aztertzen hasteko. Horietako batzuek arreta handiagoa eskatzen dute, beste batzuek txikiagoa, maskotaren arraza, espezie eta, areago, sexuaren arabera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa