Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Mahuka luzeko kamiseta termikoak: Prestazioetan alde handiak

Hobekien transpiratzen dutenak gutxien berotzen dutenak dira, eta alderantziz; beraz, janzkia eskuratu aurretik, nola erabiliko dugun erabaki behar

Zortzi kamiseta termikoak, banan-banan

Ternua "Birru Polartec Power Dry"

  45,95 euro
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokienekoa, parametro guztietan kalifikazio onak irabazi dituelako. Beltza, lepo garai bikuna daukana, kremailera erdialdean eta josturak dauzka ( 'overlock' motakoak). Erresistentzia handienekoa.

Trango "Polartec Power Dry"

  56,95 euro
Aukera polita, hau ere. Transpiratzeko ahalmenik hoberenekoa; larruazaletik izerdia azkar asko urruntzen du, kirola praktikatu ondoren hotz sentsazioa arinduz. Grisa, lepo garai bikuna daukana, kremailera babestua erdialdean eta josturak dauzka ( 'overlock' motakoak). Erresistentzia handienekoa.. Lagin arinenetako bat. Erresistentzia urrienetako bat.

Grifone "DuPont Thermolite"

  57,75 euro
Aukera polita, hau ere. Erresistentzia termikoan hoberenetako bat: zuntz harroak dauzkan bakarra. Urdin iluna, lepo garai bikuna daukana, kremailera erdialdean eta josturak dauzka ('overlock' motakoak). Lehortzeko denbora gehien eskatzen duenetako bat. Ehunean pikor ugari osatzen dira (pilling).

Patagonia "Capilene"

  52,50 euro
Urdina. lepo garai bikuna daukana, kremailera erdialdean eta josturak dauzka ('overlock' motakoak). Ergonomia apalenekoa. Ikuzi ahala, janzkian endekapena nabaritzen da.

The North Face "Layering System"

  54,95 euro
Urdina, lepo garairik gabea, kremailerarik gabea, josturarik gabea (seamless), gorputzari erabat egokitzen zaio. Izerdia xurgatzeko ahalmen urria eta hedatze abiadura txikia. Lehortzeko denbora gutxien behar dutenetako bat.

Helly Hansen "Lifa Sport"

  46 euro
Grisa. lepo garairik gabea, babesturiko kremailera erdialdean eta josturak dauzka ('overlock' motakoak). Arinenetako bat. Erresistentzia termikoan, okerrenetako bat. Izerdia xurgatzeko ahalmen urria eta hedatze abiadura txikia. Lehortzeko denbora gutxien behar dutenetako bat.

Online Sports Underwear "Poliester elité eta poliamida skinlife"

  34,95 euro, denetan merkeena
Beltza. Lepo garai, kremailera eta josturarik gabea (seamless), gorputzari erabat egokitzen zaio. Ehunaren egiazko osaketa ez dator bat etiketan adierazita dagoenarekin. Izerdia xurgatzeko ahalmen urria eta hedatze abiadura txikia. Lehortzeko denbora gutxien behar dutenetako bat. Erresistentzia urrienekoa.

DUOFOLD "High permormance base layer"

  64 euro, denetan garestiena.
Lepo garai eta bikoitza, kremailera erdialdean eta josturak dauzka ('overlock' motakoak). Ehunaren egiazko osaketa ez dator bat etiketan adierazita dagoenarekin. Berotasuna hobe mantentzen duena, izerdia xurgatzeko ahalmen gutxien duena. Lehortzeko denbora asko behar du. Erresistentzia urrienetarikoa.
"Bola" ugari osatzen zaizkio.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du