Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Urdaiazpiko kroketa ultraizoztuak: Urdaiazpiko edukietan sekulako aldeak

Laginetako batek ez du urdaiazpikorik (aroma bakarrik darabil) eta beste batek, aldiz, edukiaren %20tik gora urdaiazpikoa eta haragia dauka

Prestaturiko elikagai ultraizoztuak -tartean, kroketak- geroz eta ohikoago bihurtzen ari dira gure etxeetan, frijitu bakarrik eta hortik minutu pare batera platerean jangai daudelako, seguruenik. Horrez gainera, goxoak dira, izozkailuan luzaro gorde daitezke eta, behar denean, desizoztu gabe, frijitu egin daitezke, zuzenean.

Urdaiazpikodun kroketa ultraizoztuen zazpi laginen -La Cocinera, Findus, Pescanova, Maheso, Priela, Nicolasa eta Freisa- etiketa, osaketa nutrizionala, transgenikoen balizko presentzia eta egoera higieniko-sanitarioa aztertu da: zazpi horietako sei 500 gramoko ontzietan merkaturatzen dira (Prielá markakoak 400 gramoko zorroan datoz) eta kostua, kiloko, 2,60 eurotik (Maheso) ia 5 euroraino (Pescanova) doaz. Azterketak erakutsi duenez, kroketa elikagai nutritiboa da baina ez oso kalorikoa; frijitzean, dena den, maila kalorikoa izugarri igotzen da; bestetik, lagin horien haragizkoen (haragia gehi urdaiazpikoa) edukia biziki aldatzen da, lagin batetik bestera: %0tik (Nicolasa: marka honek urdaiazpiko aroma baizik ez du baliatzen) edo %2tik (Freisa) %14 (Findus) edo %22raino doa (Prielá). Zazpi laginetatik bostek glutamatoa eransten dutela aitortu dute, onarturikoa baino dezente gutxiago bada ere.

  Azterketa biologikoak erakutsi duenez, lagin denak egoera higieniko-sanitario onean daude; genetikoki eraldaturiko organismoen berariazko azterketak, bere aldetik, lagin bakar batek ere transgenikorik ez daukala egiaztatu du.

Aperitibo gisa edo bestelako jakien hornikuntza modura hartzen direnez, kroketak inoiz edo behin bakarrik kontsumitzen dira, eta neurriz. Horrenbestez, dastatze-proba batean neur daitezkeen laginen ezaugarri organoleptikoek (zaporea, usaina, itxura, etc.) balio handiagoa hartzen dute. Kontsumitzaileak kroketari tamaina egokia, bexamel fina, pikorrik gabea, eta behar bezainbeste urdaiazpikoa eskatzen dizkio bereziki. Azterketako datuak eta dastatze-probako emaitzak erkatu ondoren, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena La Cocinera laginak eman du: garesti samarrak badira ere (4 euro kiloko), dastatze proban nabarmendu dira eta osaketa nutrizionalik hoberenekoak dira. Hona bi aukera polit: Maheso markakoak dezente merkeago (2,60 euro kiloko) eta kalitate on-onekoak dira; Findus marka ere aukera ona da, (3,75 euro kiloko).

Zer daukaten eta nola egiten diren

Urdaiazpìkodun kroketa industrialek ur, esne, almidoi edo fekula (lodigarria), ogi birrindu, urdaiazpiko ondu, gari irin, olioa (ekilore, soja edo artozkoa) edo landare-gantz, gatz eta, kasu gehienetan, aromak izaten dituzte osagai ohikoenak. Urdaiazpikoa pusketa handi samarretan eta kopuru desberdinetan agertzen da, laginen arabera. Kroketa hauek ohikoen dituzten aditiboak glutamatoa (E-621, zaporea indartzekoa; onartua dago baina alferrikakoa da kalitateko produktu batean), kontserbagarriak, egonkortzaileak, lodigarriak eta emulsionatzaileak.

Kroketak fabrikatzeko prozesuan, aurreneko kontua oinarrizko masa osatzen duten gaiak (landarezko olioa edo margarina, irina, ura eta esnea, funtsez) lantzea da; ondoren gainerako osagaiak erantsiko zaizkio horri eta horrela betegarria osatuko da; ondoren masa hori egosi egin behar da. Egospena amaitutakoan, produktua epeldu eta, berariazko makinetan, kroketak moldatzen hasten dira. Hurrengo urratsean ogi birrindua gehituko zaie eta kroketak -40ºC-tan ultraizoztu egingo dira. Azkenean ontziratu eta toki berezietan bildu egingo dira -30ºC-tan.

Etiketa

Zazpi laginen etiketak ikusita, arau-urraketa bakar bat egiaztatu zen, larri askoa bera: Nicolasa markak espainieraz bataiatu ditu "urdaiazpikodun kroketak" baina hori oker dago, produktuak urdaiazpiko arrastorik ez baitauka. Kontsumitzaileari iruzur egitea da hori; produktu horren zuzeneko izena "urdaiazpiko zaporedun kroketak" izango litzateke.

Bestetik, ontziak daukan kroketa kopurua (biziki aldatzen baita, goian esan bezala) fabrikatzaileek adieraztea eskertuko luke erabiltzaileak; Findus eta Pescanova markek bakarrik ematen dute informazio hori. Bestetik, kontsumitzailearentzat baliagarria da honelako produktuen osaketa nutrizionala ezagutzea: informazio hori gehienek dakarten arren Nicolasa eta Freisa laginek ez dute ezarri.

Kalitatea eta osaketa nutrizionala

  Pescanova eta La Cocinera laginek dauzkate kroketarik txikienak, 30 bat ale, horietako bakoitzaren pisua 17 gramo izaki; Prielá laginaren zorroan 15 kroketa baizik ez zetorren, aleen batez besteko pisua 34 gramo zelarik. Dastatzaileentzat aurrenekoak ez ziren egokiak, txikiegi zirelako, eta atzenekoak ere ez, handiegi baitziren. Gainerako laginetako kroketen kopurua, ontziko, 18 aletik (Freisa) 24 alera (Nicolasa eta Maheso) doaz: tarteko tamaina hori atsegin gertatu zitzaien dastatzaileei.

Kroketa horiek ez dira oso kalorikoak: 100 gramoko, 150 kaloriatik (Pescanova, denetan arinenak) 230 kaloriaraino doaz (Prielá); dena den, frijitzean xurgatzen duten olioak kontsumitzaileak hartzen duen azken produktuari kaloria ugari eransten dizkio; dena den, harturiko olio hori azpil edo platerean sukaldeko paper xukatzailea ezarriz kendu egin daiteke. Kroketen ekarpen kalorikoa karbohidratoen lo determina karbohidratoen (%21 - %25, laginen arabera aldatzen dena), gantzen (%4 - %12) eta, hein txikiago batean, proteinen (%4 - %7) edukiak determinatzen du. Karbohidratoak irinetik, ogi birrindutik almidoitik eta esnetik datoz. Proteinak, berriz, erantsitako urdaiazpiko eta txerrikian ez ezik, esnetan ere dautza (beraz balio biologiko handikoak dira). Nicolasa laginekoek, ez urdaiazpiko eta ez bestelako txerrikirik ez daukatenez, proteinatik %3,7 baizik ez dute; Freisa horren gainetik dabil, ozta ibili ere: %5ean. Proteina gehien dauzkatenak Maheso markakoak dira (%7,3raino) eta gainerako gehientsuenak %5 eta %6 inguruan dabiltza.

Gantzak, bere aldetik, kroketen fabrikazioan baliaturiko landare edo animali koipeetatik eta margarinatik datoz, batik bat. Gantz (eta, horrenbestez, kaloria) gutxien daukatenak Pescanova (%4) eta La Cocinera (%5) dira; gantz eta kaloria gehie nekoak, aldiz, Prielá (%12); gainerakoak %9 inguruan dabiltza.

Glutamatoa: alferrikako aditiboa

Zaporearen indartzaile den glutamato monosodikoak (E-621) sodioa dauka eta alferrikako aditiboa da: espezien nahasketen zaporea indartzeko eransten zaie elikagai kontserbatu eta prozesatuei, zorroko zopei, salda-kubotxoei, entsaladentzako ontzeei, etc. Glutamatoaren eransketa legeak mugatzen du (gradu berdinean elikagai guztietan ere): gehienez ere 10.000 zati milioiko onartua dago, hots, 10 miligramo gramo bakoitzeko. Azterturiko zazpi laginetatik bostek bakarrik aitortzen dute glutamatoa erantsi izana baina denetan agertzen denez, irregulartasuna gertatu da hor: glutamato erantsi izana adierazten ez duten bi laginetan (Pescanova eta La Cocinera) substantzia horren agerpen ñimiñoaren arrazoia urdaiazpikoak edo txerrikiak berez zeukan horretan izan daiteke. Nolanahi ere, gainerako bost laginetan atzemaniko kopuruak legeak onartzen duena baino dezente gutxiago da. Glutamato gehien daukaten kroketetan (Freisa) zapore indartzaile horren edukia 1.287 zm baizik ez da, hots, baimendutakoa baino zortzi aldiz gutxiago.

Urdaiazpikoa: osagai kutuna

Etiketei erreparatuz, zazpi laginetatik bik (La Cocinera eta Prielá) urdaiazpikoa ez ezik, txerrikia ere erantsi diote produktuari. Azterketan bi osagai horiek batera konputatu ziren, haragizko pusketak pisatuz. Nicolasa laginak "urdaiazpiko kroketak" izendapena daukan arren, ez dauka urdaiazpikorik eta, gabezia hori ezkutatzeko, urdaiazpiko-aroma sartu du. Freisa markakoek urdaiazpikotik %2,2 baizik ez dute; Pescanova laginak edukiaren %8,3 dauka haragizkorik. Eta txerriki proportzio handieneko kroketak (%22) Prielá dira; gainerakoak %12 eta %14 artean dabiltza.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto