Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Aurpegiaren itxura hobetzeko asmoz emakumeak medikuntza estetikoko espezialistaren kontsultara jo zuen, eta honek silikona likidoa injektatu zion begitartean, aurretiaz alergien azterketarik egin gabe. Bigarren saioaren ostean emakumeak erreakzio alergikoa nozitu zuen eta, eragin latzeko lesio granulomatoso kronikoaren agerpen gisa, aurpegiaren itxura hondatuta geratu zitzaion. Fakultatiboak farmazian zuzenean eskatzen zuen produktu hura ez zegoen baimendua ez Espainian ezta Europar Batasunean ere. Bartzelonako 3 zk. Auzitegi Penalak, 2005eko uztailaren 25ean emaniko epaian xedatu zuenez, praxi mediko zuzenaren aurkako praktika bakarra baimendu gabeko osasun-produktua erabiltzea izan zen, zuhurtziagabetasun arintzat kalifikatua. Farmaziako titularrak, aldiz, epai horren arabera, osasun publikoaren kontrako delitua egin zuen, , baimenduta ez zegoen eta, gainera, osasunarentzat kaltegarria zen produktu hura komertzializatzearren. Horrenbestez, bi urte eta sei hilabeteko kartzela-aldia eta lau urte eta erdiko gaitasun-gabetzea ezarri zitzaizkion. Horiez gainera, bai sendagilea, bai farmaziako titularra zigortu zituen Auzitegiak emakume kaltetua 72.000 eurorekin indemniza zezaten: sendaketak ez ezik, eragindako kalteengatiko gastuak, gerora sor litezkeen kalteen ondoriozko gastuak, ondore estetikoak eta kalte moralak ordaintzeko.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa