Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Igogailurik ez zeukan jabekideen komunitateak aparatua instalatzeko erabakia hartu zuen baina, horretarako, irtenbide arkitektoniko bideragarri bakarra zenez, lokal komertzial baten parte bat okupatzea ezinbesteko zuen. Lokaleko nagusiak uko egin zion espazio hura uzteari eta eztabaida epaitegietara eraman zen. Tarragonako Lurralde Entzutegiak, 2004ko azaroaren 11ko epaian, lokaleko nagusiari eman zion arrazoia: Jabetza Horizontalaren Legeak zorrik jabeei ezartzea bakarrik onartzen die, baina espazio pribatuen derrigorrezko inorenganatzerik ez du bidezko jotzen. Entzutegiak erantsi zuenez, lokaleko nagusia Kode Zibilak eta Espainiako Konstituzioak babestua dago. Kode Zibilak, jabetza gauza batez gozatzeko eta baliatzeko eskubidea dela dio zehazki, Legeak ezarritako mugen barruan, baina bestelako murriztapenik gabe. Jabetza Horizontalaren Legeak, bere aldetik, eraikinaren parterik erabiltezin bihur dezaketen berrikuntzak egiteko, nolanahi ere, eragindako jabearen berariazko onespena jaso beharko dela dio.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa