Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileak Kievera (Ukrainia) joan-etorriko bi txartel hartu zituen bidai agentzian, baina honek ez zion jakinarazi bisatua eskuratu behar zutela; horrenbestez, bidaiariek, herrialde hartan sartu ezinik, biharamunean etxerako bidaia egin behar izan zuten. Agentziaren aurkako demanda jarri zuten baina honek arduradun ez zela argudiatu zuen, hura "bidaia soltea" zelakoan. Horrelako bidaiak kontratatzean, izan ere, helmuga diren herrialdeetan sartu eta bertatik irteteko dokumentazio administratiboaz zehaztapen osoko informazioa erabiltzaileei emateko obligazio legalik ez dago. Bartzelonako Lurralde Entzutegiak, aldiz, 2004ko azaroan emaniko epaian, eskatzaileari arrazoia eman zion eta, ebatzi zuenez, kontratatzen den bidaia zeinahi eratakoa izaki ere, txartela hartzean informazio zehatza, egiazkoa eta osoa emateko obligazioa du agentziak, erabiltzailek aukeratutako helmugara ahalik eta egoera hoberenean iritsiko direla bermatzeko.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa