Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Iaz, bigarren eskuko automobila erosita, oporretako bidaian matxura txiki bat izan zuen. Hura konpondu zidaten eta nik, ibilgailua oraindik bermean zegoela konturatu gabe, ordaindu egin nuen. Etxera itzultzean horrela esan nion autoa erositako kontzesionarioari baina erantzuna geroratu egin izan didate, behin eta berriz. Jarri nuen diru hura jasotzeko eskubiderik ba ote dudan jakin nahi nuke. Ordaintzeko obligaziorik ez banuen, nolako aukera daukat orain kopuru hori berreskuratzeko?
Salerosketako profesional edo kontzesionario bati erositako bigarren eskuko ibilgailuek legez urtebeteko bermea dute, gutxienez. Legezko berme hori doanekoa da eta kontzeptu guztiak biltzen ditu bere baitan (piezak, eskulana, etab.). Horrenbestez, kontsumitzaileak ez du zertan ordaindu konpontze-lana zerbitzu tekniko ofizialean, legezko bermea indarrean dagoela argudiatu eta egiaztatuz gero. Lehendabizi ordaindu eta ondoren erreklamatzea ez doa ezeren aurka: akatsa gertatu zen, ordaintzea baimentzearren, hain zuzen; baina akats hura biharamunean bertan konpontzen saiatu zinenez, saltzaileari zure dirua itzul diezazun eskatzeak bidezkoa dirudi.
Kontzesionarioak ez dio eragindako bezeroari ihardespena geroratu behar; honen eskaerari erantzun egin behar dio, besterik gabe: kontzesionarioan ordaindutako dirua itzuli behar dio, matxura automobilak aurretiaz zeukan akats baten ondoriozkotzat onartuta; edo dirua itzultzeari uko egin, baina era justifikatuan. Autoaren berme aldiko lehen seihilekoan gertatu bazen -eta saltzaileak kontrakorik frogatzen ez badu-, ordaindutako dirua bueltatu behar zaio erostunari. Matxura berme aldiko bigarren seihilekoan jazo bada eta saltzaileak dirua itzultzeari argudioz uko egiten badio, erosleak zailtasunak izango ditu, akatsa erosi baino lehenagotik ere hor zegoela frogatu beharko baitu.
Hortaz, kalteturiko bezeroak kontzesionarioarengana jo eta dirua itzul dakion eskatu beharko du. Kontzesionarioak berriro ere jaramonik egiten ez badio, erreklamazio orria eskatu edo Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora (KIUB) jo ahal izango du, erreklamazioa aurkeztera. Bulego horrek, gainera, liskarrean artekari-lanak egin ahal izango ditu eta, kontsumitzailearen izenean, dirua itzul dakion eskatu.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa