Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Ingurugiroa

Λ

Haragi-hondakinak: Animali hondakin arrisku gabeak

Kontsumitzailearen eguneroko erosketako oinarrizko elikagaia da haragia. Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak emaniko datuen arabera, herrialde horretan haragizko produktuen kontsumoa 53 kilo izan zen biztanleko, 2004 urtean. XX. mendearen bigarren erdian herrialde garatuetako haragi kontsumoaren gehikuntzak ganaduaren hazkuntza intentsiboa hedatzeko metodoen erabilera ekarri zuen, baina horrek zenbaitetan haragi-hondakinen okerreko gestio eta suntsipena eragin zuenez, zortzigarren eta bederatzigarren hamarkadetan osasunak arrisku berriak nozitu zituen, hala nola behi eroen gaitz ezaguna, hots, behiaren nerbio sistema zentraleko gaixotasuna izaki, gizakiari eraso zion huraxe, edota dioxinak, efektu kantzerigenoak dituzten substantzia kimikoak. Elikagaiei zegozkien arazo horiek kontrolpean hartutakoan, osasun kontrol zorrotzak ezartzen zituzten herrialdeek -Espainia tarteko- hainbat neurri hartu zituzten, horrelako egoerak berriro gerta ez zitezen, hala nola animaliak elikatzeko haragizko irinen erabilera debekatzea edota abeletxetan animaliak ehorzten debekatzea, ordura arte ohiko praktika bazen ere.

Urtean 300.000 tona

Espainiako Haragi Sektoreko Enpresa-Erakundeen Konfederazioak (Confecarne) adierazi duenez, hondakinen muntaz ez dago datu zehatzik, horiek guztiak ez baitira hondakintzat suntsitzen; azpiproduktuetako batzuk -larrua, adibidez-aprobetxatzeko modukoak dira eta. Nolanahi ere, aski segurua dirudi Espainian urtean 300.000 tona hondakin sortzen direla. Horien suntsiketa, Europar Batasunaren Azpiproduktuak Erregulatzeko Osasun-Arauei buruzko Arteztarauari egokitutako Hiri Hondakinen Plan Nazionala osatzeko eratu zen plan jakin baten (Hiltegietako Hondakinen, Konfiskazioen, Haragizko Azpiproduktuen eta Hildako Animalien 2000-2006 Plan Nazional Espainiarra, hain zuzen) arabera kontrolatzen da.  

Egungo legeriak animaliak lurperatzea debekatzen duenez, hondakinak ezabatzeko bide gisa erraustea aukeratu dute adituek. Animalien hondakinak biodegradagarritzat jotzen diren heinean, ingurugiro eta osasunarentzat arriskutsuak dira, horien usteltzeak airea, zorua eta azaleko zein lurpeko urak kutsa baititzake. Hiltegietako era guztietako hondakinak baimendutako pertsonalak ibilgailu ertainetan garraiatzen ditu, berariazko instalazioak eta langileez hornituriko tratamendu-zentroraino. Azalera handietako arduradunek, hiltegietako operatzaileek eta haragi-sektoreko handizkako banatzailek elkarrekin hartutako akordioa indarrean jarriz, hondakin-materialak suntsitzea kostatzen dena kontsumitzaileak ordaintzen du 2002 urteaz geroztik produktuaren azken prezioan.

Merkataritzako hondakinak

Janari-dendak, harategiak, jatetxe eta tabernak, jantoki kolektiboak eta etxeak ere haragizko hondakinen metaketaren eragileak dira. Egun, hondakin horietako gehientsuenak zabortegietara eramaten dira eta, bertan, haragia usteldu eta mikroorganismoak ugaltzeko giro ezin aproposagoa osatzen du; horrek, jakina denez, azken finean akuiferoak kutsa ditzake. Horrelako hondakinak kudeatzea oso ohitura hedatua ez denez, nekez jakin dezakegu horien munta zein den, horiek biltzea eta ondoren kudeatzea benetako buruhauste-iturria baita. Berariazko Araudia badagoen arren, ez da zorrotz aplikatzen ari. Orain bertan, ontziak eta etxetresna elektrikoak biltzean aplikatzen diren kudeaketa-sistema integrala (KSI) sortzeko aukera aztertzen ari dira adituak.

Erraustegiak

  Enpresa batzuek era askotako konponbideak eskaintzen dituzte, errekuntza egiteko moduaren, tratamendu-edukieraren eta besteren arabera; hortaz, badira animalia txikiak suntsitzeko erraustegiak, zerbitzu zoosanitarioetara bideratutakoak, hiltegientzako berariazko instalazioak, etab. Egungo joera, hainbat lurralde edo autonomi erkidegori zerbitzua eman diezaieketen tamaina ertain edo handiko instalazioak eduki eta erabiltzea da, kostuak urritzeko bidean.

Erraustegiek C gasolioa, gas naturala edota propanoa darabilte erregai eta bertako erregailuetako tenperatura 800º C-taraino irits daiteke. Animaliak mekanismo hidrauliko batek sartzen ditu labean. Eragiketa amaitutakoan errautsak automatikoki kanporatzen dira eta gasak, berriz, igorpenak neurtzeko sistemen bidez kontrolatzen dira (dioxinak, partikula solidoak eta bestelako konposatuak suntsitzeko tratamendua eragiten zaie gasei). Tamaina handiagoko instalazioek, horiez gainera, erre bitarte animali hondakinak kontserbatzeko hozkailu eskergak dauzkate.

Haragiaren negozioa Espainian eta elikadura alorreko segurtasuna

Confecarne erakundeak emaniko datuen arabera, Espainian 3,2 milioi tona txerri, 1,3 milioi tona hegazti (oilaskoa, batik bat), 714.000 tona behi, 250.000 tona ardi eta ahuntz, 120.000 tona untxi eta 1,2 milioi tona produktu ekoitzi ziren iaz.

Behi eroen gaitzak, sukar aftosoak eta txerrien izurriteak sortarazitako krisiek sektorean eragin nabarmena izan zuten arren, egun haragizko produktua konfiantza handien sortarazten duen produktuetako bat da Espainian. Haragi sektorea berriki astindu duen azken krisia izaki, hegaztien gripeak oraino eragin mugatua izan du kontsumoak. Espainian oraingoz hegazti kutsaturik aurkitu ez izana eta herrialde horretan aplikatzen den hazkuntza-sistema zorrotza lagungarri gertatu dira fede on horri eustean.

Errauskailuen alternatiba ekologikoak

Horrelako hondakinak suntsitzea dela eta, Espainiako ekoizleen elkarteak eta Nekazaritza, Ingurugiro eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak alternatibazko sistemak ikertzen ari dira. Balizko konponbide bat ustiakuntzetan bertan erraustegi txikiak instalatzea izan liteke baina haragi-sektoreko arduradunen iritziz, sor litezkeen igorpenen aitzakiaz, lizentziak banatzeko unean agintariak zorrotzegi jokatzen ari dira. Sektorearen gehiengoa alde daukan metodo bat, ingurugiroa errespetatuz, hondakinak suntsi litezken hobi estanko bereziak garatzea litzateke.

"Ecologistas en Acción" eta antzeko erakundeak zabortegi eta erraustegiei alternatibak planteatzen ari dira, hala nola, elikaduran diharduten industrialdeetan, hiltegiko hondakinak eta bestelako hondakin organikoak digestio anaerobikoez suntsitzeko instalazioak ezartzea. Elkarte eta erakunde horiek gogoratu dutenez, hondakinen kudeaketari dagokionez, gertukotasuna eta kanpotik laguntzarik ekarri behar ez izatea exijitzen du Europar Batasunak. Oxigenorik ezean, mikroorganismoen eraginez hondakinen eduki organikoa murrizten duen prozesua da digestio anaerobikoa. Bertatik, nekazaritzan erabili ahal izango den basa eta gas batzuk (biogasak) ekoizten dira.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto