Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Komeni zaigun modeloa aukeratzeko eta baliatuko ez ditugun funtzioengatik ez ordaintzeko, erosi aurretik nola erabiliko dugun aztertu beharko
Aspaldi honetan, eguneroko zeregin astunetako bat errazten lagunduko duen etxetresna elektriko modernoari abegi egin diote Espainiako familiek. Arropa lehortzeaz ari garela, are eta latzago bihurtzen da eginbehar hori eskualde euritsuetan, arropa zabaltzeko tokirik ez duten etxeetan edo arroparen ardura daukana adin handikoa denean edo ezindua dagoenean. Nolanahi ere, Espainian oraino berria den aparatu hori hamar etxebizitzatik bakar batean ipini dute, eta arrazoia argi dago: egunean bertan ikuzitako arropa (lehortzeko makinan ordu eta laurden, gutxienez, eman ondoren) erabilgarri edukitzea abantaila bada ere, tresna horiek hainbat eragozpen dituzte, hala nola prezioa -garestiak dira, orokorki-, tamaina -arropa-garbigailua bezain handia, gutxienez-, energi kontsumoa, zimurrak -arropa lehortu bai, baina zimur-zimur eginik ateratzen da aparatutik- eta funtzionatzen ari diren bitarteko zarata (60 dezibelio inguru).
Lehorgailuaren funtzionamendua erraza da: aparatua dagoen tokiko (sukaldea, gela, etc.) airea xurgatu eta, arropara iritsi aurretik, berotu egiten du makinak; biraka dabilen danborraren barnean dago arropa, etengabe harrotzen eta aireztatzen, lehortzea uniformea izan dadin.
Hezetasuna kentzeko sistemari dagokionez, bi lehorgailu mota daude, biak ere eraginkorrak:
Kondentsaziozko lehorgailuak: aurrekoak baino garestiago direnez (500 - 600 euro inguru dabiltza), gama gorabehera, kondentsaziozko aparatu baten prezioan hustuketa bidezko bi tresna eros daitezke. Abantaila nabarmen bat daukate honelakoek: hezetasuna ez dute kanpoaldera ateratzen, aire lurruna kondentsatu egiten baita kondentsagailuko aire hotza ukitzean. Dena den, kondentsaturiko ura metatu den ontzia hustu beharra dago. Horri esker, honelako lehorgailuak zeinahi tokitan instala daitezke, hots, airea irteteko ez da zertan instalaziorik egin.Espazio txikiak dakarren arazoa arintzeko badira merkatuan arropa garbigailu-lehorgailuak. Garbigailu hutsaren itxura duten aparatu hauek bi eginkizunak betetzen dituzte. Dena den, honelakoek askoz espazio txikiagoa betetzen duten arren, fabrikatzaile eta konponketa-zerbitzu tekniko batzuen aholkua da, ahal den guztietan, aparatu bakoitza berariaz erostea. Horretarako agertzen duten argudio behinena hau da: oraingoz, bederen, matxurarik gertatzekotan, arropa-garbigailuko edo arropa-lehorgailuko piezak errazkiago eskura daitezke lehorgailu-garbigailu batekoak baino. Adiera horretan, minutuko gutxienez 1.100 bira egiten dituzten arropa-garbigailuak erostea aholkatzen dute fabrikatzaileek, arropa zentrifugatzetik lehorrago irten eta lehorgailuan programa laburrago erabili aal izan dadin.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa