Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxebizitza-agentziak: 318 bulego bisitatu ditugu Espainiako 18 hiritan: Zerbitzuaren kalitatea pittin bat hobetu arren, bidegabekeria latzak arazo

Etxebizitza-agentzien herenak ez du proba gainditu. Horietako gehienetan diru beltza onartzen da. Babes ofizialeko etxebizitzak merkatu libreko prezioan saltzen dira

Espainiako higiezinaren merkatua da aspaldi honetan hazkuntzarik biziena bizi izan duen ekonomiaren sektoreetako bat. INE erakunde espainiarraren arabera, 2003 urtean higiezinekin loturiko jardueren negozio-bolumena 70.000 milioi eurotik gorakoa izan zen (aurreko urtean baino %14 handiagoa, alegia). Fenomenoaren igoera horri esker, milaka pertsonak etxebizitza-agentzia irekitzea erabaki dute, negozio-aukera gisa. Horrelako agentzia bat irekitzeko gutxieneko baldintzak ez dira nornahik erdiesteko modukoak: 30.000 edo 60.000 euro eta 70 metro karratuko tokia edukitzea, alegia. Ez da harritzekoa, beraz, higiezinen agentzien frankiziak iaz %40 ugaldu izana.

  Negozio horiek eskaintzen duten zerbitzuen kalitatea aztertzeko xedez, CONSUMER EROSKI enpresako teknikariek, beren burua etxebizitza baten erosketa kudeatzeko interesdun bezerotzat agertuta, 318 etxebizitza-agentzia bisitatu zituzten Espainiako 18 hiritan: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Málaga, Bilbo, A Coruña, Oviedo, Iruñea, Gasteiz, Donostia, Murtzia, Alacant, Kordoba, Granada, Valladolid, Santander eta Zaragozan, alegia.

Azterturiko hiru etxebizitza-agentziatik bat baino gehiagok (%32, hain zuzen) ez dute CONSUMER EROSKI enpresaren azterketa gainditu; agentzien %19 "hala-holako" kalifikazioan geratu dira eta %13k "eskas" edo "oso eskas" atera dute. Hirutik batek, berriz, "onargarri" iluna baizik ez du eraman; beste muturrean, %5ek baizik ez du irabazi "oso ona" ("bikain" kalifikazioa merezi izan duenik ez dago) eta gainerako %32 "ona" baizik ez da. Azken kalifikazioak iragarri ondoren, adieraz ditzagun ikerlan hau osatu duten atalak: etxebizitza-agentzien %37k aholkularitza komertzial eskas edo, gutxienez, dezente hobetzeko modukoa eman zuten: etxebizitzen oinarrizko aspektu batzuetaz (aspaldikotasuna, higiezinean zein altueratan zeuden, kalefakzio zentralik edo indibidualik ba ote zuten, trastetegiaz edo garajeaz hornituak zeuden...) informaziorik ez zuten eman.

Etxebizitza-agentziek gaur ere bidegabekeria latzak egiten dituzte: horien %60k bezeroen arteko eragiketetan diru beltzarekin aritzea onartu zuten, inolako eragozpenik jarri gabe. Areago, kasuren batean, horixe zen baldintza salerosketa formalizatu ahal izateko. Babes ofizialeko etxebizitzak eskaintzen dituzten agentzia urrietako (bisitatu ditugunen %10) batek merkatu libreko etxebizitzen pareko prezioetan dituzte den-denak. Beste alor batean, lau agentziatik hiruk ez zuten eman inolako informaziorik etxebizitza-merkatuaren koiunturaz (une hartan etxebizitza erostea merezi ote zuen eta horren zergatiak galdetu zitzaizkienean).

Dena ez da txarra, ordea; onena, tratu pertsonala: beren burua bezerotzat agertu zuten EROSKI CONSUMER enpresako kolaboratzaileei behar ez bezalako abegia egin zieten etxebizitza-agentziak %12 baizik ez ziren izan. Azterketako atal hau, profesionalak erakutsitako interesa, agerturiko jarrera eta tratuan izaniko atsegintasuna baloratuz neurtu zen.

Azterturiko hirietako higiezin sektorearen egoerak elkarrekin konparatuz, batetik bestera alde handiak daudela egiaztatu zen: Sevillan eta Granadan bisitaturiko agentzien erdiek baino gehiagok eta Murtzia, Iruñea, Kordoba, Santander, Málaga, Valentzia eta Bilbon bisitatutakoen %40 inguruk azterketa gainditu gabe utzi dute. Gainerako hirietakoen (A Coruña, Alacant, Bartzelona, Madril, Oviedo, Donostia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza) agentziek ere tankerako emaitzak jaso dituzte: guztien %15 - %25, gainditu gabe. Gainditzea merezi ez duten etxebizitza-agentzien kopurua ez da hiri bakar batean %15etik beherakoa izan.

Etxebizitza-agentzien kudeaketa, orokorki, hein batean bakarrik hobetu da (aldizkari honek 2002ko urtarrilean azterketa honen tankerako bat argitaratu zuen). Orain dela lau urte, bisitaturiko etxebizitza-agentzien %60k (orduan 56 agentzia izan ziren; oraingoan, 316) ez zituzten argi eta garbi adierazi eskaintzak zeuzkaten etxebizitzen ezaugarriak; gaur, %60 hura %37ra bakarrik jaitsi da. Merkatuaren koiunturaren gaineko informazioa ere bide onetik bilakatu dela egiaztatu da: 2002an agentzia bakar batek ere ez zion bezeroari eman horrelako informaziorik eta aurtengo txostenean agentzien %26k informatu dute balizko eroslea. Azkenean, oraino ere lege-urraketa gehiengo batek egiten duen arren, diru beltza onartzen duten etxebizitza-agentzien proportzioa nabarmenki jaitsi da: 2002an %98, egun %60.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto