Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haragiz beteriko ore arrautzaduna: Ore freskoa garestiagoa den arren, dastatze proban hobeto gertatu zen

Onartutakoa baino glutamato (zaporea indartzen duen aditiboa) gehiago zeukaten bi laginek. Gatza eta kaloria ugari dauzkate ore hauek

Haragiz beteriko hamar ore arrautzadun (ravioliak eta tortelliniak)

GALLO

  "Okelaz beteriko ore arrautzaduna"
Ravioliak Ore konbentzionala (lehorra). 250 gramo. Prezioa, kiloko: 4,64 euro; azterketa honetako merkeena. Betegarrian haragi gutxien ipintzen duenetako bat. Dastatze proban, 4,7 puntuz, kaskarrenetako bat: "tamaina" goretsi baina "zaporerik ez izatea" egotzi zaio.

GALLO

  "Okelaz beteriko ore arrautzaduna"
Tortelliniak Ore konbentzionala (lehor). 250 gramo. Prezioa: 5,40 euro kiloko. Nabarmentzeko ezaugarri bakarrak: prezioa apala eta gainerako betegarrietakoa baino kalitate eskasagoa (ehun konjuntibo gehiago dauka) da lagin honetako haragia. Dastatze proban, 5,2 puntuz, kaskarrenetako bat: "tamaina" eta "betegarriaren zaporea" goretsi baina "kolorea", "betegarri gutxi" eta "zapore ahula" egotzi zaizkio.

KNORR

  "Okelaz beteriko ore arrautzaduna"
Tortelliniak.Ore konbentzionala (lehor). 250 gramo. Prezioa: 6,18 euro kiloko. Kalitate-araua urratzen du: onartzen dena baino glutamato (zaporea indartzen duen aditiboa) gehixeago ipini du. Betegarriak txahalki eta txerriki baino mortadela gehiago dauka; haragi gutxien ipintzen duenetako bat da hau. Arrautza gehien daukan orea.Dastatze proban, 6,4 puntuz, hoberenetako bat: "presentzia ona", "zukutsua", "betegarriaren zapore ona" eta "zapore ona uztea" goretsi baina "haragi gutxi" eduki eta "zaporerik ez izatea" egotzi zaio.

KNORR

  "Okelaz beteriko ore arrautzaduna"
Ravioliak.Ore konbentzionala (lehor). 250 gramo. Prezioa: 6,21 euro kiloko. Kalitate-araua bitan urratzen du: onartzen dena baino glutamato (zaporea indartzen duen aditiboa) gehixeago ipini du eta oreak (betegarria kanpo) legez eskatzen dena baino proteina gutxixeago dauka. Betegarriak txahalki eta txerriki baino mortadela gehiago dauka; haragi gutxien ipintzen duenetako bat da hau. Dastatze proban, 5,6 puntu atera zuen: "betegarria" goretsi baina "zaporerik ez izatea" eta "haragiaren gogorra" egotzi zaizkio.

GALLO

  "Pasta alimenticia al huevo rellena con carne"
Ravioliak. Ore freskoa. 400 gramo. Prezioa: 7,10 euro kiloko. Gantz gutxien daukaten laginetako bat (%4,9). Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa).
Dastatze proban, 5,4 puntu atera zuen: "betegarriaren zaporea" goretsi baina "tamaina handiegia", "betegarri gutxi", "zaporerik ez izatea" eta "betegarri trinkoegia" egotzi zaizkio.

GALLO

  "Okelaz beteriko elikadurarako ore arrautzaduna"
Tortelliniak. Ore freskoa. 500 gramo. Prezioa: 7 euro kiloko, ore fresko denetan merkeena. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Gantz (%4,4) eta gatz (%0,8) gutxien dauzkaten laginetako bat. Betegarrian haragi gehien ipini duenetako bat. Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa) gabe. Dastatze proban, 6,4 puntuz, hoberenetako bat: "kolorea", "zaporea" eta "espeziak edukitzea" goretsi baina "zapore nabarmenegia" eta "tamaina handiegia" egotzi zaizkio.

BUITONI

  "Okelaz beteriko ore arrautzadun freskoa"
Ravioliak. Ore freskoa. 250 gramo. Prezioa: 10,13 euro kiloko. Betegarri gehien daukatenetako bat (%39). Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa) gabe. Dastatze proban, 7,5 puntuz, hoberenetako bat: "betegarri gozagarria", "ore fin-fina" eta "uzten duen ahogozoa" goretsi baina "betegarri gutxi edukitzea" egotzi zaio.

RANA

  "Okelaz beteriko ore arrautzadun freskoa"
Ravioliak. Ore freskoa. 250 gramo. Prezioa: 9,76 euro kiloko. Gatz (%1,7) eta gantz (%11) gehien dauzkatenetako bat; baita betegarri gehienekoa ere (%42). Dastatze proban, 6,5 puntuz, hoberenetako bat: "betegarri kopurua", "haragiaren zaporea" eta "orearen ukitua" goretsi baina "zapore gazia" eta "murtxikatzean hartzen den sentsazioa" egotzi zaizkio.

BUITONI

  "Pasta fresca al huevo rellena a base de carne"
Tortelliniak. Ore freskoa. 250 gramo. Prezioa: 10,87 euro kiloko, garestiena. Gatz gutxien duenetarikoa (% 0,9) baina betegarrian haragi gutxi izanik, nahiz eta kalitate onena izan (ehun konjuntibo gutxiago). Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa).
Dastatze proban, 6,7 puntu atera zuen, onenetarikoen artean, "tamaina egokia", "betegarria", "ore leuna" eta "uzten duen zaporea" goretsi da baina "kolore oso horia" eta "lehor samarra" izatea egotzi zaio

EL PAVO

  "Okelaz beteriko elikadurarako ore arrautzaduna"
Tortelliniak. Ore freskoa. 375 gramo. Prezioa: 7,16 euro kiloko. Aipatzeko moduko ezaugarririk ez. Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa) gabe. Dastatze proban, 5,6 puntu atera zuen: "tamaina" eta "zapore fina" goretsi baina "zapore ahulegia" eta "kolore argiegia" egotzi zaizkio.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du