Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileak bankuarekin lurrun-makina baten finantzaketa hitzartu zuen 1997an. Hileko kuota batzuk ordainduta, maileguaren parte bat zorretan utzi zuen. Bankuak auzitara eraman zuen baina hitzarturiko interesa lukurreriazkoa zela argudiatu zuen kontsumitzaileak. Horrenbestez, erabiltzaileak demanda partzialki estima zedin eskatu zuen; kontratua baliogabe utzita, berak amortizatzeko diru-kopurua baizik ez zuen ordaindu beharko. Madrilgo Lurralde Entzutegiak, 2005eko otsailaren 7an emaniko epaian, interes hura -diruaren orduango legezko interesaren lau halako- inondik ere gehiegizkoa zen eta, horrenbestez, kredituko gehiegizko baldintza, alderdien eskubide eta betebeharren arteko oreka justuaren eta fede onaren aurka zihoalako. Epaian, kontsumitzailearentzat mesedegarrien gertatzen zitzaion aukeraren alde egin zuen epaileak: kontratua baliogabetzea, alegia, interes-tipoa xedatzen zuen klausula baliogabetu ordez. Hortaz, kontsumitzaileak amortizatzeko zegoen diru-kopurua bakarrik itzuli behar izan zion bankuari.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa