Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ikuzte-tunelean ibilgailuari eragindako kalteengatiko erantzukizuna

 Erabiltzaileak ibilgailua ikuzketa automatikoko tunelera eraman zuen eta bertan kotxeak 502 euroko kalteak nozitu zituen. Enpresa auzitara eraman zuen baina honek indemnizazioa ordaintzeari uko egin zion, automobilaren kanpoaldeko pieza osagarri eta apaingarrietan eraginik izan zezakeen inongo ezbeharren erantzukizunik enpresak onartzen ez zuela iragarrita zegoela argudiatuz. Las Palmaseko Lurralde Entzutegiak, 2004ko abenduaren 9an emaniko epaian eskatzaileari eman zion arrazoia. Entzutegiaren iritziz, iragarki soil bat ezarrita, enpresak ezin ezar diezaioke erantzukizuna uxatzeko klausula ez negoziatua erabiltzaileari. Informazio eskubideak dioenez, esate baterako, aparatua nolako auto modeloentzat diseinatua dagoen jakiteko eskubidea zor zaio kontsumitzaileari: horrela erabaki ahal izango du, zertan den zehazki jakinik, ikuzte-tunela baliatuko duen edo ez. Baina eskakizun hori ez du betetzen, Entzutegiaren iritziz, enpresak ipinitako kartelak. Horregatik, enpresa eta bere aseguratzailea erabiltzaileari indemnizazioa ordain ziezaioten kondenatu zituen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto