Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Erabiltzaileak aparkaleku pribatuaren ordukako tarifatzea salatu

 Erabiltzaileak ibilgailua Alacanteko parking pribatuan utzi zuen. Berrogei minutu geroago hartu zuenean, egonaldiagatik ordubeteko tarifa ordainarazi zitzaion. Jokaera gehiegikeriatzat hartuta, parkingeko enpresa titularraren aurkako demanda jarri zuen. Alacanteko Epaitegiak, 2005eko urtarrilaren 3an emaniko epaian, eskatzailearen alde egin zuen. Hitzarturiko aparkalekuagatiko kontratuaren baldintza orokorra gehiegikeriatzat eta, hortaz, baliogabekotzat jo zuen. Kontsumitzailearen Defentsaren Legea, kontsumitzailearen babesari buruzko europar arteztarauak eta Epaitegi Goreneko jurisprudentzia erreferentzia hartuta, auzitako klausula hura fede oneko praktiken araberakoa ez zela adierazi zuen eta, areago, epailearen arabera, ezin zitekeen justu, egoki eta proportziozkotzat hartu kontratugile "ahulari" ordu osoa bete arteko diru-kopuru gehigarria kobratzea, horren truk deus eman ezean; izan ere, erabili ez den baina fakturatua eta kobratua dagoen denbora hori ez zaio bezeroari gordetzen; alderantziz, enpresarentzat beste diru-sarreren iturri izan daiteke, tokia beste norbaitek erabil dezakeelako Beraz, klausula horrek ez du justifikazio objektiborik eta, halakotzat, gehiegikeria da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto