Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxetresna elektrikoak konpontzen dituen teknikariak joan-etorrietako dieta handiegia kobratu

Zerbitzu teknikora deitu genuen, ikuzgailuak zuen arazoaren berri emanez. Teknikaria etxera etorri eta, aparatua konpontzea asko kostatuko litzaigukeela ikusi zuenez, horrelakorik ez egitea aholkatu zigun. Erabakia hartzeko, ordea, hamar segundo aski izan zuen, arazoaren muina (danborreko kojineteak) ikus zezan, estalkia geuk kendua baikenion aparatuari. Joan-etorriko gastuak gehi BEZ kobratu zizkigun, baina hori gehiegikeria iruditzen zaigu. Bidai hori kobratzea legezkoa al da, aipatu dugunaz beste lanik egin ez denean?

 Konpondu beharreko aparatua garantiatik kanpo dagoela, teknikariak erabiltzailearen etxera eginiko bidaia kobratzea legezko da. Gure ustez, benetan eginiko joan-etorri horiek ez dira zertan lotu lan-denborarekin, fakturazio kontzeptu desberdinak baitira bata eta bestea. Lehena, teknikaria erabiltzailearen etxeratze horretan zuritzen da eta, legez, erabiltzaileak hala eskatuta, bere etxera etorritako teknikariak erakutsi behar dizkion edo, bestela, lantokian toki ikusgarrian agertu behar diren tarifen araberakoak izan behar dute prezioek. Bigarren gastuak ere (eskulanari dagokiona) tarifen araberakoa izan behar du eta, teknikaria erabiltzailearen etxera joana denez, gutxieneko lanaldi gisa hamabost, hogeita hamar edo hirurogei minutu fakturatu ahal izango du, azterturiko aparatu motaren arabera (lerro zurikoa, lerro marroikoa edo aparatu elektronikoa, alegia), lanean egiaz eman duen tartea txikiagoa bada ere.

Kasu honetan, eginiko bidaia fakturatu arren, ez dute diru-kopururik kobratu teknikariak azkar-azkar eginiko eragiketagatik. Horri erabat legezko deritzogu, are eta legezkoagoa matxura ez konpontzea erabiltzailearen erabakia izan dela kontuan izanik (teknikariak aholkatua eta ekonomiaz kontrakoa izanagatik ere). Erabiltzaileak ez zuen eskatu ez aurrekonturik, ez joan-etorrietako gastuei buruzko informaziorik ere, tramite horiek egiteko eskubide duen arren. Orain, joan-etorriko gastuak toki ikusgarrian egon behar duen informazioaren arabera kobratu dizkioten egiaztatzeko aukera dauka. Informazio hori agerian ez badago edo gehiegi kobratu diotela ikusten badu, erreklamazio orria eskatu eta aldea -horrelakorik izatekotan- itzul dakion exijitu ahal izango du.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto