Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Altzari baten hitzarturiko prezioa saltzaileak altxatu nahi

Egongelarako altzari bat erosi nuen: 1.225 euro kostatuko zela adierazi zidaten eta, aurrekontuarekin ados, %30 ordaindu nuen. Oraintxe esan didatenez, aurrekontuan nahastu zirela-eta, altzariak mila euro gehiago balio du. Bi aukera omen ditut: 2.225 euro ordaintzea edo, bestela, seinale gisa nik emandako diruaren halako bi jasotzea. Altzaria interesatzen zait baina ez, noski, prezio horretan. Zer egin dezaket? Hasieran adierazitako prezioan erosteko eskubidea daukat ala seinalea berreskuratzea dut irtenbide bakarra?

  Espainiako Kode Zibileko 1.450 artikuluaren arabera, eroslea eta saltzailearen arteko erosketa kontratua ixten da kontratu-muina den gauza hori eta bere prezioa adostu diren unean, gauza eta dirua entregatu ez badira ere. Bi alderdiak behartuta daude kontratua betetzera, hitzarturiko terminoetan. Idatzizko aurrekontuan 1.225 euroko kostua agertzen bada eta, gainera, seinale edo konturako entrega gisa, kopuru horren %30 emana baldin baduzu, saltzaileari kontratua bete dezan exijitzeko egokieran zaude.

Erostunak utzitako seinalearen bi halako eskaintzen badizu saltzaileak, ikusi batera, Espainiako Kode Zibileko 1.454 artikuluan xedatutakora jo nahi omen du. Artikulu horrek dioenez, aurrerakin gisa dirurik entregatu denean, kontratua baliogabe utz daiteke erostunak atzera egin eta entregatutako diru kopurua galdutzat ematen badu edo, bestela, saltzaileak erostunari aurreraturiko kopuruaren bikoa itzultzen badio. Bi aukera horiek posible dira baldin eta onarturiko aurrekontu edo kontratuan berariaz agertzen badira, ez bestela. Seguruenik, datu hori ez da agertuko, hori ez delako sektorearen ohiko praktika.

Horrenbestez, erostunak altzaria entrega diezazun erreklama dezakezu, hasieran hitzarturiko prezioan. Horrela eskatu beharko diozu establezimenduari, bertako eskaintza erakargarriago jotzen ez baduzu, behintzat. Beharrezkoa izanez gero, Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora jo beharko duzu, bertako erreklamazio orrian zeure eskaera agertarazteko. Garrantzi handia du, bistan denez, aurrekontua eta seinalearen ordain-txartela gordetzeak. Hurrengo pausoak, kontsumo arbitraia (doaneko, borondatezko eta loteslea) edo erreklamazio judiziala lirateke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto