Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Eguberri egunez hasten den ospakizun ziklo horretan gehiegi jan-edatea ohiko kontua da, alkoholari dagokion alderditik, batik bat. Aperitifan garagardoa, bazkari edo afarian ardoa, postrean cava, gero likorea... Alkohola gure ospakizunetako protagonista bihurtzen da, alegia, neurri gabeko kontsumo etilikoak biharamun latza baino dezente arrisku larriagoak dakartzan arren: pankreasaren hantura, zefalea, trastorno hepatiko eta gastrikoez gainera, trafiko istripuak ere izaten dira ondore tamalgarrietako batzuk. Arazorik ez izateko neurri egokiena ez edatea da, jakina; dena den, edan egiten baduzu, bete itzazu ondorengo aholku soil eta osasuntsuak.
Ez nahasi alkoholdun eta kafeinadun edariak: hauen eragin bizigarriek alkoholaren efektu lasaigarria indargabetzen dute eta, gainera, alkoholaren eragin kaltegarriak indartzen dituztelako, hasieran kontrakoa badirudi ere.Kontrola ezazu zenbat alkohol gramo hartzen duzun. Horretarako, biderkatu kalkulatu edari horren graduak -hots, alkohol gramoak 100 cc bakoitzeko- bider edari kopurua.
Adibidez: %5 alkohola duen garagardotik 250 cc-ko lau kañak 4 x 250 x 5 / 100 = 50 gramo alkohol dute. Gibelak orduko 25 gramo alkohol metabolizatzen duenez, alkohola bi orduz ibiliko zaizu odoletan.
Badakizu: edanez gero, ez gidatu. Dosi txikietan ere, alkoholak efektu depresorea eragiten du nerbio sisteman: gidatzeko ahalmena eta erreflexuak apaltzen dituenez, istripua gertatzeko aukerak ugaldu egiten du.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa