Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Arazoak nozitzen dituen familian ez da errudun bat bilatu behar: senideen arteko elkarreragineko gabeziak izan ohi dira gatazka-iturri
Giza harremanek poztasun zoragarriak eta, era berean, arazoak ekartzen dituzte. Gizatalde guztietan -lanean, giro sozialean, familian, etc.- elkarrekin bizitzea gatazka-iturri da. Hori normala bada ere, gatazkak arazo ez bihurtzea ahalegindu beharra dago. Horrelakorik lantokian edo lotura pertsonalak derrigorrezkoak ez diren beste tokiren batean jazotzen bada bizipena ez da atsegina; familian egokitzean, berriz, arras mingarria izaten da. Familiarengandik maitasuna espero dugu eta berarekin helburu behinena partekatzen dugu, haztea eta heztea, alegia. Horregatik, famili arteko harremanek behar bezala funtzionatzen ez dutenean arazoari konponbidea bilatu behar zaio. Ez da kontu erraza, ordea. Horri ekiteko funtsezkoa izaten da haren arau eta mekanismoak ongi ezagutzea; horrela aztertuko dugu zehatz-mehatz gatazkak nola sortzen diren eta kasuan kasuko konponbide egokiena zein den.
Familia osotasuna denez gero, ez da osagaien ezaugarrien batura, nortasunen eta gorabeheren interakzio multzoa baizik. Funtzionamendu egokiak bertako kideen osoko garapena sustatzen du eta osasun egoera mesedegarria iraunarazten die. Martxa aukerakoa ez denean, aldiz, arrisku faktore bihurtzen da eta senideengan sintoma eta gaixotasunen agerpena laguntzen du. Orain arte prozesu hori linealtzat hartua izan da: kausa edo eragileren batek efektua sorrarazten zuen, alegia. Ikuspegi hori, baina, ez da zuzena. Akats horri amaiera eman behar zaio, bestelako ideia bati helduz: arazoak dituen familian ez da errudun bat bilatu behar, gatazkak familiaren interakzioan izaniko gabezien ondore baita.
Familian, bertako kideren batek (alkohol edo bestelako drogen kontsumoa, eskola porrota, depresioak edo bestelakoak direla medio) sorrarazitako arazozko egoera gertatzen denean, egokiera hori ez da arazotzat jo behar, famili problematiken eroale gisa baizik. Kontua ez da esatea "seme horrek problema latza du", "familiak arazoa du" baizik. Horrezkero, errezeta eta aholkuen bila jardun ordez, familiak zergatik funtzionatzen ez duen aztertzea da. Eta aztertzeko lanabes aproposa, berriz, famili osasunaren adierazleak zein gradutan betetzen ari diren begiratzea da. Oso litekeena da gatazkaren jatorria eta konponbidea bilatzeko formula hortxe egotea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa