Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Automobilaren dispositibo batzuk arreta bereziz erosi eta mantendu behar dira: horietako bat bateria da. Kontuan izan, adibidez, 2004 urtean Espainiaan egin ziren errepideko artapen-zerbitzu guztien %42,5ek bateriaren arazoekin zerikusia zutela, matxuren %13,92 motorearekin loturik zeuden bitartean, RACC-ren datuen arabera. Arazo behinena, baterien merkatu zabalean hamaika aukera izatea da: hogei markaraino aurkituko ditugu bertan, horietako bakoitza prezio eta kalitate desberdinekoa izaki. Prezio handiagoa kalitate hobearen seinale al da? Zein aukeratuko ote? Alor horretako adituen aholkua -aukeratutako modeloa gorabehera- gutxienez bi urteko bermea eskaintzen duten baterien alde egitea, 300 anpere baino abio-erreserba handiagoa eta barneko azidoen ihesa galarazten duen babes ona (motorearen korrosioa saihesteko) daukatenak aintzat hartzea.
Erosteko unean aukera egokiena ezaugarri horiek guztiak betetzen dituena da: gama ertaineko bateriak -ez merkeenak, ez garestienak-, fabrikatzaileak aholkaturiko amperajearen pareko edo (ibilgailuak dispositibo elektroniko osagarri asko badauzka) handixeagoa daukana. Kalitate politeko bateriak 40 eurotik hasita eros daitezkeen arren, osatuenak 50 euro edo gehiago kostatzen dira. Dena den, prezioak konparatzea komeni izaten da: lantegi tradizional edo denda espezializatuetan baino garestiago daude lantegi ofizialetan. Bizitza baliagarriaz ari garela, lauzpabost urte betetzen ditu bateriak eskuarki; baita gehiago ere, mantenua arretaz egiten bazaio.
Abio-motorra pizteko eta sistema elektrikoa babesteko beharrezkoa den potentziaz hornitzea eginkizun duen dispositibo horren modelo-aukerak ez du amaierarik.
Bateria hutsik erosi eta, geroago, likidoz betetzea aholkatzen dute espezialista batzuek, saldu aurretik dendan edo lantokian bateria luzaro egon daitekeenez, likidoa (azidoa) edo, areago, kalitatea galtzeko arriskua dagoelako. Horrelako bateriak nabarmentzen dira behealdean likido lehortua daukatelako: horrela, beraz, horien bizitza baliagarria laburragoa izan daiteke. Ihesak atzemateko beste pista bat: bateria egon den apalean azido lehortuaren arrastoak ikustea.
Ibilgailu bakoitzak premia duen anperajea jakinarazten dute fabrikatzaileek anpere orduko (Ah) unitatearen bidez. Adituen arabera, autoaren markak adierazitako anperajea baino txikiagorik ez duen bateria ez da erosi behar; bai, ordea, handiagoa, piztu beharreko elementu elektronikoen kopuruaren arabera. Kasu batzuetan anperaje handiagoko bateria eskuratzea aholkatzen dute lantokiek, hala nola ibilgailu zaharra edo motorea zigortua denean.
Fabrikatzailearen adierazpen horiek autoaren jatorrizko baterian eta ibilgailuaren erabiltzailearentzako argibideetan agertzen dira.
Espezialistek diotenez, ongi zaindu eta egoki erabiltzen den bateriak funtzionamendu ona bermatu eta luzatu egiten du. Horretarako elementu horren osasun ona zerk kalte dezakeen jakin behar da:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa