Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2005eko abendua

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Baztertu sozialak hiriz hiri: Etxerik gabeko pertsonentzako bitartekoak, urri

Behartsuenen birgizarteratze laboral edo soziala gauzatzera baino laguntza gehiago bideratzen da lojamendua, mantenua eta higiene alorrera

Pobrezia gorria urrutian bakarrik gertatzen den gaitza dela sinesten duena oker dabil. Familia edo pertsona behartsua, Europar Batasunaren definizioaren arabera, herrialde horretako per capita errentaren %60 baino diru gutxiagorekin bizi dena da. Espainian familien ia %20 (8,5 milioi lagun) daude egoera horretan. Pobreziaren barnean ere badira gradu edo klaseak. Caritas erakundearen arabera, milioi erdi bat lagun baino gehiago bizi dira Espainian "muturreko pobrezian": batez besteko oinarrizko errentaren -oinarrizko premiei buru ezin egin diezaiokeenari erakundeek ematen dioten biziraupenerako gutxieneko soldata, alegia- %15 edo gutxiago daukate. Are eta okerragoa da, erakunde horren datuen arabera, 300.000 pertsonaren egoera tamalgarria, kale gorrian eta udalek ipinitako harrera zentroetan ozta-ozta bizi baitira.

Antza denez, gizarte zerbitzuek eskaintzen dituzten oinarrizko prestazioen erdiak baino gehiago tokian tokiko udalek finantzatzen dituzte, alor horretara urteko aurrekontuen %6 - %10 bitartean bideratzeari esker. Horrelako prestazio sozialak 20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalek eman behar dituztela xedatua du 7/85 Legeak.

  Espainian politika sozial horiek ez daude prebentzio eta gizarteratze alorrera bideratuta, artapenera zuzenduak baizik, kolektibo jakin batzuetarako jardueretan gorpuztuak. Pobreziaren ondorioak arintzera bideratzen diren diru baliabideen eskasiak, gainera, jarduera gehienetan jarraipena egitea galarazten du. Horra horren froga nabarmen bat: Espainian babespen sozialean eginiko gastua, 2003 urtean, BPG-aren %20 baizik ez zen izan (Europako kaskarrenetako bat, alegia: Suedia, Frantzia, Alemania eta Danimarkan %30 ere bideratzen da horretara, Espainiako pobrezia europar batez bestekoaren gainetik dabilen arren).

Kolektibo jakin batzuek (pertsona adinduak, emakumeak, langabetuak, familiak, etab.) premia gorriak badauzkate ere, udalek gizartetik bazterturiko pertsonei (behartsu, pasadizoko eta familia gabeko baztertuei, inmigranteei, etc) eskaintzen dizkieten prestazio eta zerbitzuei so egin die aldizkari honek: gutxiengo horrek, izan ere, prestazio sozialetan gastatzen denaren %1 baizik ez du jasotzen. CONSUMER EROSKI-k, eginkizun horretan, Espainiako 16 hiritako (A Coruña, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Kordoba, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Donostia, Valentzia, Valladolid, Gasteiz eta Zaragoza) politika sozialeko jarduera eta ekimenak aztertu ditu.

Deigarriak gertatzen dira, lehenik eta behin, udalek eskaintzen dituzten gizarte zerbitzuen aniztasun eta heterogeneotasuna: konparazioa eragotzi baina datu harrigarri batzuk agerian uzten ditu horrek. Toki baten tamainak eta biztanleen kopuruak ez omen dute balio bi hiriren prestazioen arteko aldeen zergatia esplikatzeko. Valentziako aterpetxe hitzartuetan erabilgarri dauden ohe kopurua, esate baterako, Madril eta Bartzelonakoaren bi halako da. Kordoban Burgosen baino bost plaza gehiago baizik ez dago, lehen hiria bigarrenaren bikoitza den arren, biztanle kopuruaz ari garela. Gizarte Gaietarako aurrekontuek ere alde nabarmenak erakusten dituzte. Gasteizen, Esku-hartze Sozialeko Departamentuak iaz 34 milioi euro gestionatu zituen, Malagako Gizarte Ongizate Departamentuaren bederatzi milioietatik arras urruti, nahiz eta hiri andaluziarreko biztanleak Gasteizkoaren bikoa diren. Bartzelonan, Gizarte Ongizateko Zerbitzuen Zuzendaritzaren aurrekontua 2004 urtean 21 milioi euro ziren, ozta-ozta, eta Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Arearena, aldiz, 29 milioi, Bilboko biztanle bakoitzeko Bartzelonak bost dituelarik. Adieraz dezagun, dena den, Bartzelonako 2005 urterako Birgizarteratzeko Udal Planaren zuzkidura ia 56 milioi euro dela.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto