Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haurrak ibilgailuan heltzeko sistemak: Egokia egokiro erabili behar

Bizi-arriskudun lesioak nozitzeko aukera bost aldiz handiagoa du inolako loturarik gabe bidaiatzen duen umeak

 Espainian 14 urtez beherako haur bat bi egunez behin hiltzen da, sei orduz behin larriki zauriturik izaten da beste bat eta ordu eta erdiz behin beste haur batek trafiko istripuaren ondorioz zauri arinak nozitzen ditu, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (TZN) datuek diotenez. Beraz, urtean Espainiako errepideetan 180 haur hil eta 7.000 baino adin txikiko gehiago zauriturik gertatzen dira. UNICEF-ek plazaratutako datuen arabera, trafiko istripuak dira herrialde garatuetan haurrak hiltzeko kausa behinena.

Okerrena, ordea, hauxe da: heriotza horien %75 ekiditeko modukoak izango ziren, behar bezalako heltze-sistema egokiro baliatu izan balitz. TZG-k egin berri dituen inkestek agertu dutenez, oraino urtebete ez duten haurren erdiak gaizki helduta egiten du bidaia, ez darama ipinita haurren heltze-sistema (HHS); 4 eta 6 urteen arteko haurrei dagokienez, %11k bakarrik dauka kuxin jasotzaile egokitua. Bestetik, 7 eta 9 urte bitarteko haurren %20k soilik bidaiatzen du uhalarekin heldurik, adin eta altuerari egokituriko sistema erabili ordez.

Haurrak, helduen axolagabekeriaren biktima

Haurren segurtasunezko aulkiek ohikoen duten arazoetako bat ibilgailuan oker instalatzea da. Aulki modelo bakoitzak instalatzeko berariazko modua du eta, jakina, zenbat eta korapilotsuagoa izan, orduan eta hanka sartzeko aukera handiagoak ditu jartzaileak. Aparatua ezartzean pausuren batez ahazteak edo zorrozki ez betetzeak aulkiaren babespen-bermea ahuldu edo indargabetu egin dezake. Aipa dezagun, esate baterako, haurren heltze-sistema horien okerreko erabilerak 2003 urtean izaniko haurren istripuetan %2,6ko hilkortasuna eta lesio larri guztien %9,2, TZG-ren iritziz.

Arazo latzena, nolanahi ere, heltze-sistema egokia ez baliatzea da. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak, Guardia Zibilaren Trafiko Sailak eta Espainiako RAC-k 2003an eginiko azterlan batek agerian utzi zuenez, Espainian haurren heltze-sistemaren erabilera Europako urrienetako bat da (%37 ingurukoa). Txosten horretan esaten denez, urte hartako istripuetan biktima gertatu ziren haurren %56 HSS-rik gabe zihoazen, inolako lotailurik jartzeke, ibilgailuan aske.

Haurren heltze-sistema, bistan denez, haurrak inongo lesiorik ez nozitzeko erabateko bermea ez bada ere, atxikipen-eserlekuak egokiro erabiltzeari esker, trafiko istripuen %0,6tan gertatzen da hildakorik eta %6,8k lesio larriak nozitzen ditu; horrelakorik ez baliatzeak portzentaje horiek 3,1 eta 16,9raino altxatzen ditu.

Isofix ainguraketa (aparte)

  Isofix motako ainguraketa, 2004ko otsailean homologatuta, ibilgailuetako haurren atxikipen- eserlekuentzat nazioartean estandarizatutako heltze-sistemetako bat da. Hiru ainguratze-gune zurrun dauzka ibilgailuaren karrozerian eserleku eta bizkarraldean soldatu edo torlojoz kateaturik, haurraren eserlekuan hainbat gunetan lotuak daudenak, eta autoaren hagatxoen gainetik ixten diren beste bi ainguraketa zurrun: era horretan, karrozeriarekiko lotura irmoa bermatua dago eta, noski, eserlekua irauli edo mugitzeko arriskua ia erabat baztertuta. Ibilgailuak talka eginez gero, haurrak segurantzia handiagoa du, heltze irmo horri esker. Aparatua erraz muntatzeak, gainera, ibilgailuan eserlekua instalatzean akatsik izateko aukerak dezente murrizten ditu. Segurtasun uhalaren aldean -berau baita haurren heltze-sistemak lotzeko izan duen lotailu tradizionala- sistema honek erakusten dituen abantailak aintzat hartuta, Europako hainbat automobil-klubek (horien artean, Espainiako Real Automóvil Club) eginiko azterlanen onespena eman zaio.

Dena den eta eserleku "unibertsalekin" gertatzen denaz beste aldera (hauek zeinahi ibilgailutan instala baitaitezke), Isofix aulkiak automobil modeloen arabera aldatzen dira eta, sortu ziren egun hartatik ia hamar urte pasa diren honetan, marka bakar batzuek soilik dakartzate, autoen eta haurrentzako heltze-sistemen fabrikatzaileen artean akordiorik ez izatearen ondorioz: legeak ez ditu horrelakoak derrigortuko 2006ko otsailera arte.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto