Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaileak galdara erosi zuen baina zuzkitzaileak errekuntza eta gasen ihesa bideratzeko beharrezkoa den aire-sarrera ez zion eman. Geroztik eginiko azterketetan egiaztatu zen galdara hura aire-hartunerik gabe instalatua zegoela baina instalatzaileak akatsa ez zuen konpondu. Galdara bere jardunean arazoak agertzen hasi zen eta, halako batean, sukartu eta erre egin zen. Kontsumitzaileak zuzkitzaile-instalatzailea auzitara eraman zuen, kalte-galerak erreklamatuz. Balearretako Lurralde Entzutegiak, 2004ko abenduaren 28an emaniko epaian, arrazoia eskatzaileari emanez erantsi zuenez, zuzkitzaileak okerreko instalazioa egin eta, gainera, axolagabekeria profesionala agertu zuen: aurreko instalazioa bera baliatu zuen, instalazioaren segurtasuna aztertu gabe eta instalatu behar zuen galdararen araberako egurastea aurreikusi gabe, izan ere, gerora okerreko gertatu zen huraxe eros zezan aholkua eman eta aukerarazi baitzion erabiltzaileari. Epaitegiaren aburuz, instalatzaileak axolaz jokatu eta Industriaren Arauak bete izan balitu, galdara ez zen sukartuko eta ez zen erabilgaitz geratuko. Horregatik, zuzkitzailea kondenatu zuen eta honek erabiltzaileari eragindako kalteengatik indemnizazioa eta epaiketaren kostuak ordaindu behar izan zituen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa