Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Merkatal zentroak pertsona bat ordaintzaile berankorren zerrendan bidegabe sartu

 Emakume bati etxetik poltsa lapurtu zioten, dokumentazio guztia barruan zuela (baita ENA ere), Polizian salatu zuen gelez. Bere txartela, merkatal zentro batean lapurreta egin ondoren erabili eta 1.281 euroko erosketak egin zituzten ebasleek, titularraren baimenik gabe. Horrenbestez, establezimenduak emakumeari kargatu nahi izan zizkion diru-kopuru haiek ordaintzeari uko egin zion. Horixe izan ordaintzaile berankorren zerrendan emakumea sartzeko eta bere datuak alor horretako bi erregistrori jakinarazteko merkatal zentroak eman zuen arrazoia. Merkatal zentroari lapurretaren berri aurretiaz jakinarazi zitzaionez, hiritarrak jokamolde horrek bere funtsezko eskubideak -bere ohorea eta intimitatea, bereziki- urratu zituela eta, aipatutako erregistro horietan bere izena sartzearen ondorioz, kalteak nozitu zituela sentitu zuen. Madrilgo Entzutegiak, 2004ko abenduaren 20an emaniko epaian, emakumearen aldeko sententzia eman zuen eta, adierazi zuenez, bete beharrekoak diren baldintzak bete gabe eta merkatal guneak arrazoi biderik gabe -lapurretaren eta ENA ebastearen berri bai baitzuen- emakume hura ordaintzaile berankorren fitxategietan sartzeak bere eskubideak urratzen zituen. Horrenbestez, Entzutegiak hirurak kondenatu zituen: merkatal gunea, emakumeari eraginiko kalte moralagatik 3.000 euroko indemnizazioa ordain ziezaion; eta berankorren bi erregistroak, 1.000 eta 500 euro ordain ziezazkioten.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto