Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Sustapeneko opariak neskatoari lesioa eragin

 Freskagarri marka batek, bere produktuak erostearren, opari emaniko sorgin mozorro bateko makilatxo magikoaren izarra askatzean, adin txikiko neska bati begia zulatu zion. Gurasoek firma auzitara eraman eta Alacanteko Lurralde Entzutegiak, 2005eko apirilaren 25ean emaniko epaian, arrazoia eman zien. Entzutegiak argudiatu zuenez, jostailua horrela ez zen merkaturatu behar Jostailuen Segurantzaren Arauek berariaz debekatua zutelako. Izan ere, arau horiek, jostailuen erabilera aurreikusgarrian -haurren ohiko jokabidea aintzat hartuta- erabiltzaileen eta hirugarrengoen osasun eta segurtasuna arriskutan ezartzen ez dituztenak bakar-bakarrik onartzen dituzte. Entzutegiaren iritziz, argi geratu zen kasu hartan umetxoak, bere rol magikoari jarraiki, zerbait hainbat aldiz makilatxoarekin jo ondoren askatu zen izarra: horrexek frogatu zuen, beraz, jostailuak derrigorrezko segurtasun-printzipioak betetzen ez zituela. Eta homologatutzat agertzen bazen ere, hori adierazten zuten agiriak ingelesez eta txineraz idatzita zeudenez, inongo eraginkortasun prozesalik ez zuten. Horregatik kondenatu zuen freskagarri marka; honek eraginiko kalteengatiko indemnizazioa ordaindu behar izan zion eragindako erabiltzaileari.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto