Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auzoak garajeko bide komuna eragotzi

Ezin dut ene garaje-plazan autoa utzi ondoko auzoak bide komuna inbaditzen duelako, aparkatzeko maniobra egitea galarazten didalarik. Auzoak 5,25 metroko automobila dauka eta plazak, berriz, 4,50 m. Horren aurrean, beste hiru jabekide eta laurok zer egin dezakegun jakin nahi nuke.

 Jabekideen komunitateak garajeko plazak zoruan marraztu dituenean, jabekide bakoitzaren jabego-tituluan xedatutakoa aintzat hartuta jardun du. Kontua da auzokideei obligazio jakin bat bete dezaten exijitu behar zaiela: garaje-plaza destinoaren arabera baliatzea, alegia, ibilgailua aparkatzeko marra gainditzeke eta, horrenbestez, pasabidea eta maniobra-zonak eragotzi gabe. Betebehar hori Kode Zibileko 394 eta Jabetza Horizontalaren Legeko 9 artikuluetan xedatutakoaren ondorio da: testu horietan, jabekide denek zona komun guztiak erabiltzeko eskubidea dutela berresten da baina, era berean, erabilera horri hainbat muga ezartzen zaizkio: gauza horren destinoa, gainerako jabekideen eskubidea errespetatzea eta komunitatearen interesak ez urratzea, alegia.

Eskutitzean adierazten denez, gutxienez beste lau garaje-plazaren titularri ere kalteak eragiten dizkiela jakinarazi dio administratzaileak auzokideari. Hurrengo jabekideen batzarrean titular horiek adiskidantzazko irtenbidea bilatzeko aukera izan dezakete. Horrela ez izatekotan eta jabekideen komunitatea epaiketara joateko prest baldin badago, batzarrean komunitate-buruari horretarako baimena eman behar zaio; orduan, administratzaileak, horrelako erabakiak hartu ahal izateko deialdia eta eguneko gai-zerrenda prestatu beharko ditu. Eragindakoak ere badu epaitegietara jotzea, dela bere kabuz, dela gainerako kaltetuekin batera. Epaiketan, elementu komunen inbasioa eta eragindako kalteak frogatu beharko dira. Akta-Liburuan jasotzeaz gainera, egoeraren berri notario batek egiaztatzea ere interesgarria izan daiteke.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto