Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Oposizioetarako akademiak hitzartutakoa bete ez

Oposizioak prestatzeko asmoz, ikastegi batean matrikula egin nuen. Hitzarmena sinatutakoan, hilaren amaieran kuotak ordaintzen nituen. Hasieratik hainbat hilabetera konturatu nintzenez, kurtso hura ez zen nik eskatutakoa. Hortaz, gutuna bidali nien, baja emanez. Haien erantzuna, ez zutela onartzen ene eskaria. Orain atzetik dauzkat, sinatutakoa beti-beti bete dutela argudiatuz. Kontsumitzailearen bulegoan erreklamazioa tramitatu dut baina... orain zer egin dezaket?

  Akademia edo ikastegi pribatu batekin egiten den kontratua zerbitzuen errentamendukoa da eta bertako baldintzetan biltzen dira bai publizitatez iragarritakoa, baita kontratazioa egin aurreko informazio-dokumentuak ere. Zeinahi alderdik hala eskatuta baliogabe utz daiteke kontratu hori, Espainiako Epaitegi Gorenak 98.03.25ean emaniko epaiketaren arabera baina, eskubide hori egikaritzeko "justiziazko kausa" bat izatea ezinbestekoa da, hala nola beste alderdiak kontratua ez bete izana. Publizitate gezurtiak eragindako kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskaerak aintzat hartu izan dituzte epaitegiek: funtsezkoak diren arren, praktikak eskaintzen ez dituztelako, material didaktikoa eskasa edo akastuna delako, etc. Horrelako arau-urraketak gertatu direnean (ikaslearen irakaskuntzaren kaltetarako) agian epaiketara joatea interesa dakioke kontsumitzaileari, ordaindutako guztia edo parte bat berreskuratzeko.

Kasu honetan, kaltetutako kontsumitzaileak akademiaren kontrako erreklamazioa ipini du; beraz, kontsumitzailearen bulegoak bidezko jotzen badu, prozesua ireki eta akademiari zigorra ezartzeraino irits liteke. Gauzak horrela, oso litekeena da akademiak kontratuko baldintza guzti-guztiak bete dituela frogatzen ahalegintzea. Horrela jokatzen du, gure iritziz, ikastegi horrek kontratua ez betetzearen ondorioz eragin dizkion kalte-galerengatiko (ordaindutako dirua, kalte morala, denbora galtzea, etc.) ordainak erreklamatzeko ikasleak has ditzakeen egintza judizialen esperoan.

Kontratua ez betetzeagatiko judizio zibilera jo lezake bi alderdietako edozeinek baina, ikaslearen asmoa erreklamazio horrekin aurrera segitzea ez denez, oposizio-ikastegiko arduradunarekin kontaktuan jartzeko aukera dauka, gauzak argitzeko eta kontuari amaiera ematen ahalegintzeko. Hori lortzekotan, bi alderdiek beste erreklamatzekorik ez daukatela adieraziko duen agiria sinatzea komeni da. Dena den, kalteturiko ikasleak, sinatu aurretik, OMIC edo abokatu baten aholkua eskatu beharko luke. Liskarrak aurrera segitzekotan, akademiak entregatu zion dokumentazio osoa, hainbat ikaskideren datuak (lekuko gisa adierazpenak egiteko, horien premia izango lukeen aurreikusita) eta eginiko erreklamazioak gorde beharko ditu ikasleak. Dena den, lasaiago ibiltzeko, abokatuarekin kontsulta egin dezake.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto