Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Hamar haurretik lauk eta nerabeen erdiek nozitzen dute sorbaldako gaitz hori, beren eguneroko jardueraren eta bizi kalitatearen kaltetan
Hasia da ikasturtea eta hasia da, berarekin bat, ikasle jendearen artean bizkarreko gaitzak nozitzeko arriskua. Min horien zergatiak zorro eta motxilen gehiegizko karga, ordu gehiegi okerreko posturetan edota eserita ematea da. Sorbaldako mina, egun, 11 urtetik beherako haurren %42k pairatzen du baina kopuru hori, 13 eta 15 urte artekoak aztertzean, %51raino doa mutikoetan eta %69raino neskatoetan. Bizkar-zorro arinagoak, kirola, bizkarraldeko muskuluak indartzeko ariketak eta, esertzean, postura egokian egotea dira hartu beharreko neurrietako batzuk, gaztetxoen bizkarrek osasuntsu iraungo badute.
Pantaila aurpegitik 45 zentimetrora kokatu behar da, begien mailan edo beheraxeago.Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa