Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Eraikineko ezkaratzean igogailu eta plataformak instalatzea: Gehiengoen kontua, konplikatua

"Lehen solairuan bizi naiz eta bizikideen komunitateak igogailua instalatzea erabaki du; nik, horren premiarik ez dudanez, uko egin ahal diezaioket erabakiari? Seigarren solairuko auzokideak bezalako kuota ordaindu behar dut nik?" "Pertsona ezinduak bizi diren komunitate honetan igogailura iristeko dauden eskailera-mailak gainditzeko plataforma instalatzeko bizilagun guzti-guztiok alde agertzea derrigorrezkoa al da?"

  Auzokideen komunitateetan oztopo arkitektonikoak gainditzeko igogailuak edo plataforma jasotzaileak instalatu behar direnean maizen harrotzen diren kezkak bi horiek dira. Horien erantzuna Jabetza Horizontalaren Legean (1960koa, 1999ko apirilaren 6an eraberritua) datza: testuak adierazten duenez, higiezinaren bizigarritasuna hobetuko bada, horrelako erreformak egiteari komunitateak uko ezin egin diezaiokeenez, igogailua jarri ahal izateko ez da ezinbestekoa boto guztien adostasuna erdiestea. Dena den, kasu bakoitzak berariazko gehiengoa agertzea agintzen du: etxebizitzan eskaileretatik sartzeko eraikineko biztanleek inolako eragozpenik ezartzen ez dutenean (zahardadea, ezintasuna...), botoen hiru herenez hartu beharko da erabakia. Pertsona zahar edo ezindu bat igogailura iritsi eta bere etxebizitzan sartzeko erreformak egitea denean, berriz, gehiengo soila aski izango da.

Kontua da "premia" hori egiazkoa den zehaztea: horrelako erreformak alferrikakoak direla argudiatzen dute eskuarki behealdeko solairuetako auzokideek eta, obra egitea onartzen badute ere, finantzaketan parte hartzearekin ez ohi daude ados. Bestetik, aipatutako lege horretako 11. artikuluak jasotzen duen anbiguotasunaren babespean ikusten dute bere burua, hots: "Instalazio-kuota gastu arrunten hiru ohiko hilekoren munta baino handiagoa bada, disidentea ez dago obligaturik finantzaketan esku hartzera eta, gainera, ez zaio bere kuota aldaraziko, ezta hobekuntza edo abantailaz aprobetxatzea ezin galaraz badakioke ere". Lege beraren interpretazio desberdinak ditugu hor, beraz.

Zalantzak eta erantzunak

Eraikinean nolabaiteko ezintasuna duten pertsonak bizi direnean, lagun horien integrazioa errazteko xedez, Jabetza Horizontalaren Legeak igogailua instalatzea oztopo arkitektonikoak kentzen laguntzea dela dioenez, ezkaratz askotan sarrera eta igogailua bitartean dauden eskaileretan arrapala txikia egiteko edo gurpildun aulkian dabiltzan pertsonei sarbidea errazteko plataforma jasotzaile elektrikoa instalatu ahal izateko, jabekide gehienek aldeko botoa ematea nahikoa da. Erabaki hori bizilagun denentzat loteslea izango da (are aurka daudenentzat ere) eta instalazioaren kostua denek (are kontra daudenek ere) ordaindu beharko dute.

  Bere etxebizitzarako sarbidea erraztu ahal izateko igogailuaren instalazioa edo bestelako obra eginarazi duen ezintasuna justifikatu behar al da? Bai, baina ezintasun hori ez da zertan izan derrigorrezkoa administratibo edo ofizialki onetsitako ezintasuna; ahal den guztietan, mugikortasun gabezia edo ezintasun fisikoa egiaztatzen duten txosten medikoak agertzea komeni izaten da, nolanahi ere. Zaharrei dagokienez, adibidez, eskailerak igotzeko esfortzuaren ondoriozko alaka eta zangoetako molestiak egiaztatzen duen sendagilearen agiria aurkeztea ez da beharrezkoa. Auzokideen gehiengoak harturiko erabakiz igogailua instala dadin eskatzen ahal da horrelakoetan.

Obra "egin beharrezkotzat" jotzen den guztietan auzokide denek ordaindu beharko dute, nork bere kuotaren arabera, gehiengoak parte berdinetan ordaindu behar dela erabaki ezean.

Higiezinaren kontserbazio, bizigarritasun eta segurtasun egokiak erdiestea dela eta, obra "ez beharrekotzat" kalifikatzen bada eta, adibidez, premia estetikoak praktikoen gainetik agertzen direla frogatzen bada, Jabetza Horizontalaren Legeko 11. artikuluaren arabera, erabakiarekin bat ez datozen auzokideek igogailu edo plataforma berria ordaintzeko obligazioa dute baldin eta norberari dagokion partea ohiko gastuen hiru hilabetekoen munta baino handiagorik ez bada. Munta hori baino kostu handiagoa duen obra ordaintzera behartzen badio jabekideen batzordeak bizilagunari, honek epaitegi aurrean erabakiaren aurka egin ahal izango du.

Jabekideen batzordeak harturiko erabaki baten aurka egin ahal izateko ezinbestekoa da bertan inplikaturiko bizilagun guztiek komunitateko ordainketak eguneratuta izatea. Egintza judiziala hiru hilabeteko epean gauzatu behar da, legearen edo estatutuen kontrako erabakiak direnean izan ezik: honelakoetan epea urtebetea izango da.

Zerbitzuaz ez baliatzeak ez du inor ordaintzetik salbuesten. Bizilagunen batek jabekideen komunitatearekin zorrak izatekotan, lehendakariak edo administratzaileak zordunari erreklamazio judiziala aurkeztu ahal izango dio. Prozedurari auzia jartzetik ematen zaio hasiera eta, hori tramitera onartuta, epaileak errekerimendua egingo dio ordaintzaile berankorrari 20 eguneko epean zor duena ordain dezan edo eskatzen zaizkion diru-kopuru guztiak edo horietako batzuk zor ez dituela zergatik uste duen azal dezan.

Instalazioak egiteko diru-laguntzak

Igogailuak instalatu eta oztopo arkitektonikoak suntsitzeko diru-laguntzen emakida aurreikusia dute autonomi erkidegoek. Obretan hasi aurretik tokian tokiko Etxebizitza Departamentuan kontsulta egitea komeni da, balizko diru-laguntzen, aurkeztu beharreko agirien eta bete beharreko baldintzen berri izateko.

Orientabide gisa, hona horietako batzuk:

  • Obra-lizentzia eskatu behar da.
  • Perituak obraren dokumentazioa sinatu behar du.
  • Bizilagunen komunitatearen adostasuna agertu beharra dago.
  • Higiezin osoaren segurtasuna ez ezik, igogailuarena ere bermatu behar du obrak.
  • Segurtasun kontuetan, igogailuaren instalazioari dagozkion baldintzak bete behar dira (kabina eta ate automatikoak instalatzeko gutxieneko azalera, etc).


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto